50 urteak gogotik ospatutako Usurbil F.T. ere denboraldi berrira begira da. 2026-27 kirol urterako jokalari bila dabilela jakinarazi du futbol taldeen bilguneak, sare sozialen bidez. Emakumezko seniorren bi taldeak osatu nahi dituzte. "Kaixo! Jokalari bila gabiltza, emakumezkoen bi senior taldeak osatzeko!", berri eman du Usurbil F.T.-k aipatu sare sozialen bidez.
"Taldeak osatuta egon arren, jende gehiago izatea beti da hobea!", horregatik plazaratu dute deialdi hau. Adi, 2010. urtean edo lehenago jaiotako emakumeek parte har dezakete taldeotan. "Ohorezko edo preferente mailan jolasteko" litzateke, Usurbil F.T.-tik azaldu dutenez.
Interesa duenak usurbil.uft@gmail.com helbidera emaila igorri dezake. "2026-27 denboraldian Usurbil F.T.-ren ohorezko edo preferente mailako emakumezkoen taldean jolasteko aukera aparta izango duzu!".