Emakumeon Etxea
Abuztuaren 7tik 28ra itxita egon ostean, astearte honetatik, irailaren 1etik aurrera zabalik izango da berriz Kalezarko Pelaioenean kokaturiko udal zerbitzua. Ohiko harrera ordutegia izango dute astearte eta ostegunetan, 12:00-14:00 artean edo 17:00-19:00 artean.
Oiardo kiroldegia
Uztailean eta abuztuan udako ordutegia indarrean izan ostean, gaurtik, irailaren 1etik aurrera ordutegi honetan irekiko dute Oiardo kiroldegia:
-Lanegunetan: 6:30-21:30.
-Larunbatetan: 8:30-21:30.
-Igande eta jaiegunetan: 8:30-14:30.
KzGunea
Abuztuan itxita egon ostean, astearte honetan, irailaren 1ean irekiko dute berriz KzGunea. Hilabete osoan, astelehenetik ostiralera, 9:00-13:00 artean izango da zabalik. Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
Bidez Bide
Uztailean zerbitzua goizez soilik eskaini eta abuztuan etenda izan ostean, Usurbilgo udalerri barruko Bidez Bide doako bus-taxi zerbitzua ohiko jardunera itzuliko da gaurtik, irailaren 1etik aurrera. Astelehenetik ostiralera bost zerbitzu eskaintzen segiko du; hiru goizez eta beste bi arratsalde partean (7:30, 10:30, 13:30, 15:30, 19:00). Informazio gehiagorako deitu 630 643 596 telefono zenbakira. Ordutegi osoa usurbil.eus atarian jaso ahalko duzue.
Sutegi udal liburutegia
Irailaren 4ra arte, astelehenetik ostiralera irekiko dute udal liburutegia, goizez, 09:30-14:00 artean. Irailaren 7an ohiko ordutegia izango dute berriz indarrean (astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00 eta 16:00-19:30. Larunbatetan, 10:00-13:00). Informazio gehiago: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).
Udarregi ikastola
Irailaren 4an izango da DBHkoei zuzenduriko aurkezpena 11:30etan. Halere, 2026-27 ikasturtearen abiatze egun ofiziala irailaren 7a izango da, ziklo horretakoentzat 8:25ean hasita eta 9:00etan HH eta LHkoen kasuan. Informazio gehiago, udarregi.eus atarian jaso ahalko duzue.
Zumarte Musika Eskola
Astelehenean, irailaren 7an ekingo dio ikasturte berriari Zumarte Musika Eskolak. Informazio gehiago, zumarte.eus atarian duzue.
Gaztelekua
Irailaren 7an irekiko dute 12 urtetik gorako gazteei zuzenduriko udal zerbitzua, egun eta orduotan: astelehenetan eta ostegunetan, 16:30-19:30 artean eta larunbatetan, 16:00-19:00 artean. Informazio gehiago bideotatik jaso ahalko da: Gaztelekuan (San Inazio kalea, 3) aipatu egun eta ordutegian, gaztelekuausurbil@gmail.com helbidean edo 688 713 838 telefono zenbakian.
Euskotren
Ekainaren 22az geroztik indarrean du Euskotrenek udako ordutegia. “Euskotrenek bere eskaintza egokitzen du udako beharrak asetzeko. Horrela, trenen zerbitzu erregularra indartu egingo da hondartzak dituzten kostaldeko herrietara joan-etorriak errazteko”, jakinarazi du Euskotrenek. Hala, asteburuetan, urtean zehar orduero izaten da tren zerbitzua. Udako hilabeteotan eguerdi partetik aurrera, orduerdiro eskainiko dira zerbitzuok. Zehazteke dago, noiz jarriko duen indarrean, "neguko" ordutegia. Informazio gehiago, euskotren.eus atarian edo 944 333 333 telefono zenbakian jaso ahalko duzue.
Garbigunea
Atallu industriagunean kokaturiko zerbitzua irailaren 15era arte udako ordutegian irekiko dute:
-Uztailaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 artean eta 16:00-18:20 artean. Larunbatetan, 09:00-12:50 artean. Igande eta jai-egunetan itxita.
-Irailaren 16tik uztailaren 14ra arte: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 eta 16:00-18:50 artean zabalik; larunbatetan, 09:00-12:50 artean irekiko dute. Igande eta jai-egunetan itxita.
NOAUA! K.E.
Uztailaren 17an argitaratu genuen azken aldizkaria. Hurrengoa, ostiral honetan, irailaren 4an plazaratuko dugu. Datozen astekarietarako oharrik baduzue, bideotatik helarazi ahalko duzue: erredakzioa@noaua.eus .