2026-27

Ikasturte berriko trebakuntza saioetan matrikulatzeko aukera

Noaua Aldizkaria 2026ko irailaren 1a

2026-27 ikasturterako ikastaro eskaintza iragarri dute herri eragileek. Orain arte jasotako xehetasunen berri duzue lerrootan. Asteotan hitzordu gehiago iragarriko dira ziur. Trebakuntza saio horiei buruzko informazioa osatzen, zehazten segiko dugu egunotan.

Zirriborro
Pintura eta eskulan tailerrean izena emateko aukera duzue. 2026-27 ikasturtean zehar, egun eta orduotan eskainiko dira saioak:
-Astelehenetik ostegunera: 16:45-18:00 (lehen txanda), 18:15-19:45 (bigarren txanda).
-Ostiraletan: 16:45-18:15.
-Astearteetan: 09:00-11:00.
Izen-ematea 609 41 38 83 (Whatsapp bidez).


Etumeta AEK euskaltegia
Ikasturte berrirako matrikulatzeko epea zabalik izango du gaurtik, irailaren 1etik Etumeta AEK euskaltegiak. Ohi bezala, euskara ikasteko maila guztiak, Mintzalagun, autoikaskuntza… eskaintza zabala aurten ere. Izena bideotatik eman ahalko da, argibide gehiago jasotzearekin batera:
Nagusia, 43 (astelehenetik ostegunera 11:00-13:00 artean eta 17:30-20:00 artean. Ostiraletan, 11:00-13:00 artean)
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
blogak.eus/etumeta-euskaltegia-aek


Kantu Taldea
Irailaren 26rako antolatu du Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak uda parteko etenaldiaren osteko lehenengo kantu-jira, 12:00etan Mikel Laboa plazatik. Hitzordu berezia izango da. Izan ere, Bardozeko Xarnegu ikastolako guraso eta kantujirako kideekin batera egingo dute bira herrian barrena. Ikasturte berria lehenago hasiko dute. Hitzordu horren aurretik, astelehenero biltzen segiko dute 18:00etan, Agerialdeko musika gelan.


Usurbil F.T.
2026-27 kirol urterako jokalari bila dabilela jakinarazi du futbol taldeen bilguneak, sare sozialen bidez. Emakumezko seniorren bi taldeak osatu nahi dituzte. "Kaixo! Jokalari bila gabiltza, emakumezkoen bi senior taldeak osatzeko!", berri eman du Usurbil F.T.-k aipatu sare sozialen bidez.

"Taldeak osatuta egon arren, jende gehiago izatea beti da hobea!", horregatik plazaratu dute deialdi hau. Adi, 2010. urtean edo lehenago jaiotako emakumeek parte har dezakete taldeotan. "Ohorezko edo preferente mailan jolasteko" litzateke, Usurbil F.T.-tik azaldu dutenez.

Interesa duenak usurbil.uft@gmail.com helbidera emaila igorri dezake. "2026-27 denboraldian Usurbil F.T.-ren ohorezko edo preferente mailako emakumezkoen taldean jolasteko aukera aparta izango duzu!".


Einean elkartea
Ikastaro eskaintza hau plazaratu dute:

Yoga
Irakasleak: Katia 636 711514 / Sebas 605 722825
Luzaketak, arnasketak, lasaitzea...

Pintura
Irakaslea: Susana 609 41 38 83
Olioa, akuarela, pastela...

Eskulanak
Irakaslea: Susana 609 413883
Teknika ugari ikasi gauza politak sortzeko edo berritzeko.

Josteko tailerrak
Irakaslea: Ione 673 642932
Sormena eta joskintza.


Txalaparta eskola
Jexux Artze Kultur Elkarteak 2026-27 ikasturterako antolaturiko eskaintzan izena emateko epealdia zabalik da. Horretarako nahiz informazio gehiago bideotatik eskuratu ahalko da: 695 716 878 / usurbiltxalaparta@gmail.com


KzGunea
Irailean zehar goizez irekiko dute, 09:00-13:00 artean. Hona hemen, hurrengo asteotan eskainiko diren ikastaroen berri:
-Irailak 2-15, 09:00-11:00 "Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi".
-Irailak 16, 09:00-11:00 “Google Translate. Testuak eta web orriak itzuli”.
-Irailak 17-30, 09:00-11:00 “Ofimatika tresnak. LibreOffice”.
-Urriak 1-5, 16:00-18:00 "Canva. Ikasi diseinatzen".
-Urriak 6-16, 16:00-18:00 "Kudeatu zaitez Google aplikazioekin".
-Urriak 19, 16:00-18:00 "BakQ ziurtagiria".
-Urriak 20-30, 16:00-18:00 "Google aplikazioak zure smartphonean".
Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net

Orbeldi dantza taldea
Ikasturte berrirako ikastaroetan izena emateko irailaren 15era arteko aukera izango da. Informazio gehiago, orbeldi.udt@gmail.com helbidean eskuratu ahalko duzue. Segidan duzue, prestatu duten ikastaro eskaintzaren berri:

Haurrak (LH1-DBH)
LH 1-2: 16:45-17:45 astelehenetan.
LH 3: 16:45-17:45 astearteetan.
LH 5: 16:45-17:45 asteazkenetan.
LH 6: 17:45-18:45 astelehenetan.
DBH: 19:30-21:00 astelehenetan.

Helduak
Oinarrizko Euskal Dantzak: astelehenetan 19:00-21:00 artean.
Euskal Dantza Taldea:  astearteetan 19:00-21:00 artean.
Plaza Dantza Taldea: asteazkenetan 19:00-20:30 artean.


Emakumeen Etxea
Ikastaro eskaintza zabala iragarri du Emakumeon Etxeak hurrengo hilabeteotarako. Izena bideotatik eman ahalko da, irailaren 14tik 25era:
Harrera ordutegia: astearte eta ostegunak 12:00-14:00 / 17:00-19:00.
943 37 71 12
688 63 44 39 (WhatsApp zenbakia)
emakumeonetxea@usurbil.eus

Twerk (Booty Dance)
Irakaslea: Ikerne Mendieta Uskola.
Saioen egutegia: urriak 25, azaroak 22, abenduak 6 eta urtarrilak 24 (igandeak).
Ordutegia: 10:30-14:30.
Lekua: Oiardo Kiroldegia.
Hizkuntza: elebitan.

Oinarrizko elektrizitate ikastaroa
Irakasleak: Zubietako Lanbide Eskolako emakumeak.
Saioen egutegia: azaroak 2, 4, 16, 18, 30 (astelehen eta asteazkenak).
Ordutegia: 17:00-20:00.
Lekua: Zubietako Lanbide Eskola.

Zoru pelbikoa
Irakaslea: Eneritz Gallastegi Lazkano.
Saioen egutegia: urriak 8 - abenduak 10 (ostegunak).
Ordutegia: 17:00-19:00.
Lekua: Emakumeon Etxea.
Hizkuntza: elebitan.

Batukada feminista
Irakasleak: Arantza Albizu Escobar eta Ainara Sarasketa Alberdi.
Saioen egutegia: urriak 5 eta 26, azaroak 9 eta 23, abenduak 14 eta urtarrilak 18 (astelehenak).
Ordua: 18:00-20:00.
Lekua: Aginagako Eliza Zaharra.

"Filósofas republicanas buscan casa en el exilio"
Irakaslea: Marisa Hurtado.
Saioen egutegia: urriak 14 eta 28, azaroak 11 eta 25, abenduak 9 eta 16, urtarrilak 13 eta 27 (asteazkenak).
Ordutegia: 18:00-20:00.
Lekua: Emakumeon Etxea.
Hizkuntza: gaztelaniaz.

"Respira y siente"
Irakaslea: Johanna Bermeo – Maitelen Koop. Elk.
Saioen egutegia: urtarrilak 16 eta 30 (ostiralak).
Ordutegia: 17:00-19:00.
Lekua: Emakumeon Etxea.
Hizkuntza: gaztelaniaz.

Mendi-irteerak
Irakaslea: Patri Espinar Labian.
Saioen egutegia: urriak 3, 31 eta abenduak 12 (larunbatak).
Ordutegia: 09:00-14:00.
Hizkuntza: elebitan.

Biodantza
Irakaslea: Eider Zuriarrain Bergara.
Saioen egutegia: urriaren 6tik urtarrilaren 26ra (astearteak).
Ordutegia: 17:30-19:00.
Lekua: Emakumeon Etxea.


Oiardo kiroldegia
Usurbilgo Udalak prest du 2026-27 denboraldirako kirol ikastaroen eskaintza. Irailaren 6ra arte bideratu ahalko da izen-ematea, aurreko urteen antzera, telematikoki esteka honetako galdetegia beteta: 2026-27 denboraldiko kirol ikastaroak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gaindituko balu, beharrezkoa balitz, beraz, irailaren 8an egingo dute zozketa.

Kirol ikastaroon informazio osoa, hemen eskura daiteke: 2026-27 ikastaroak.

Behin-behineko saioak
Iazko abuztuko sutearen ondotik, eraberritze lanetan dute Oiardo kiroldegia. Udaletik ohartarazi dutenez, lanok amaitu artean ez da uretako ikastarorik eskainiko. Tarte horretan, behin-behineko saioak antolatu ditu Udalak.

Bestalde, eskaintza osorako "Udalak ematen dituen hobariak jaso daitezke kiroldegiko abonu eta ikastaroengatik. Usurbilen erroldatutako eta baldintza ekonomikoak betetzen dituzten bizikidetza-unitateek %50eko, %75eko edo %90eko hobariak jaso ditzateke: horrek esan nahi du hobaridun izateko eskubidea aitortua dutenek prezioaren %50, %25 edo %10 soilik ordaindu beharko dutela, hurrenez hurren".


2026-27 ikasturterako eskaintza
-Aretoko jarduerak (6-16 urte): eskalada (6-9, 10-14 eta 15-18 urte artekoentzat), gazte entrenamendu funtzionala + gimnasioa (15-16).
-Aretoko jarduerak (+16 urte): spinning, pilates (osasuna, hastapena, hobekuntza) 3. adina, mantenu gimnasia, mantenu gimnasia + 1, HIIT, konbinatua (spinning + tonifikazioa), yoga, jarduera fisiko egokitua, eskalada, Core-Gap, OKI, total training.
-Emakumeei zuzendutako jarduerak (+16 urte): haurdunak, erditze ondorengoa, oinarrizko indar entrenamendua, korrika hastapen taldea.
-Behin-behineko ikastaroak (+16 urte): ekintza ugariak (aquagym), konbinatua (spinning + multiekintzak), konbinatua (spinning + igeriketa), functional training (igeriketa errendimendua).