650 Usurbil Bizi

Bisita gidatuen itzulera asteburuan, kolpistek Usurbil hartu zuteneko 90. urtemugaren eskutik

Noaua Aldizkaria 2026ko irailaren 1a

650 Usurbil Bizi herri egitasmoaren eskutik, astebururako iragarri dira hurrengo bisita gidatuak; tartean, kolpistek Usurbil hartu zuteneko 90. urtemugaren harira antolaturiko hitzordua programatu dute.

Usurbilgo herri nortasunean nahiz bertan abian diren proiektu eraldatzaileetan oinarrituriko bestelako turismo eskaintza sustatzen segitzeko urte bukaerara arteko bisita gidatuen eskaintza plazaratu du 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak.

Hurrengo bisita gidatuak asteburu honetarako iragarriak dituzte; hasteko, bisita gidatu konbinatu bat hilaren 5erako. Izan ere, Usurbilgo kaleetako kultur sorkuntzan barrena ibilaldia egingo da eta segidan, Salbatore elizako ondarea ezagutu ahalko da.

Biharamunean, "gerraren memoria" ibilbidea osatzeko aukera eskainiko du 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak. Gogoan izan, 90 urte beteko dira irailaren 18an 1936an kolpistek Usurbil okupatu zutenetik. Usurbil 1936 elkarteak bildutako informazioan oinarrituriko bisita gidatu hauxe antolatu dute iganderako.

Gainerakoan, Usurbilgo kaleetako kultur sorkuntza, hondakinen kudeaketa eta zaintza ereduak ere ezagutzeko parada izango da urte amaierara arte.


650 Usurbil Bizi: datozen bisita gidatuak
Irailak 5, larunbata
11:00-12:45 Bisita gidatu konbinatua: Museo Irekia eta Salbatore elizara bisita gidatua (gaztelaniaz).

Irailak 6, igandea
11:00-12:30 Gerraren memoria ibilbidea bisita gidatua: kolpisten okupazioaren urtemuga.

Irailak 20, igandea
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Arte Estudiora bisita.

Irailak 23, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.

Irailak 25, ostirala
10:00-11:30 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.

Urriak 4, igandea
11:00-12:45 Bisita gidatu konbinatua: Museo Irekia eta Salbatore elizara bisita gidatua.

Urriak 24, larunbata
11:00-12:30 Salbatore elizaren ondarea eta organo erakustaldia.

Urriak 28, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.

Urriak 30, ostirala
10:00-11:30 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.

Azaroak 7, larunbata
10:30-12:00 Gerraren memoria ibilbidea bisita gidatua.

Azaroak 8, igandea
11:00-13:15 Bisita gidatu konbinatua: Museo Irekia eta Zumeta Arte Estudioa.

Azaroak 21, larunbata
11:00-12:30 Salbatore elizaren ondarea eta organo erakustaldia (gaztelaniaz).

Azaroak 22, igandea
11:00-12:30 Museo Irekia familientzako Krii Kolektiboarekin.

Azaroak 25, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.

Azaroak 27, ostirala
10:00-11:30 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.

Abenduak 12, larunbata
11:00-13:15 Bisita gidatu konbinatua: Museo Irekia eta Salbatore eliza.

Abenduak 18, ostirala
10:00-11:30 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.

Informazio gehiago eta erreserbak: 650usurbilbizi.eus