Asteburu honi begira, batetik, eskubaloi talde guztiak aurkezteko ekitaldia antolatu du irailaren 5ean, 11:30etan Santueneko eskubaloi plazan. "Ekitaldian klubeko talde guztiak aurkeztuko dira, txikienetatik hasita senior taldeetaraino, eta klubaren familia osoa elkartuko da denboraldi berriari hasiera ofiziala emateko. Jokalari, entrenatzaile, familia, bazkide eta zale guztiak gonbidatuta daude hitzordu berezi honetan parte hartzera".
Oiardo kiroldegian asteburu honetan antolaturiko eskubaloi festara joateko gonbita ere egin dute Usurbil Kirol Elkartetik. Izan ere, aurredenboraldiko txapelketa jokatuko dute senior mailako taldeek. Usurbil K.E., Zarautz K.E., Club Balonmano Romo Broker Kirol eta Urdaneta taldeek parte hartuko dute. Neurketa guztietarako sarrera doakoa izango da eta Oiardoko Usurbil K.E.-ren taberna zabalik izango da.
Bazkidetza
2026-27 denboraldi berriaren abiatze honetan, bazkidetza kanpaina iragarri du Usurbil Kirol Elkarteak. "Urte berezia izango da klubarentzat, senior mutilen lehen taldeak bigarren urtez jarraian Lehen
Nazionalean lehiatuko baita, eta irailaren hasieran eskubaloiz betetako asteburu berezia antolatu du klubak Oiardo Kiroldegian", Usurbil K.E.-tik aditzera eman dutenez.
Kanpaina horren xedea zehaztu du eskubaloi taldeen bilguneak. "Helburua da herritarrak klubaren proiektura batu eta Usurbilen eskubaloiaren garapenean laguntzea. Gaur egun, Usurbil Kirol Elkarteak adin eta maila ezberdinetako talde ugari biltzen ditu, eta bazkideen ekarpena funtsezkoa da egunero egiten den lana eta etorkizuneko erronkak aurrera eramateko". Esaterako, Lehen Nazional mailako taldearen partidak ikusteko 7 euroko sarrera ordaindu beharko da, baina bazkideek doan izango dute denboraldi osoan.
Bazkidetza bideratzeko aukera izango da asteburuan, irailaren 4an (17:00-20:00) eta hilaren 5ean (17:30-20:30) Usurbil K.E.-ren Oiardo kiroldegiko tabernan, 50 euroren truke. "Ordainketa unean bertan egin ahal izango da, eskudirutan edo txartel bidez". Bestela, formulario hau osatuta tramitatu ahalko da bazkidetza: Usurbil K.E.-ren bazkidetza
Formulario hori osatuta, bazkide txartela irailaren 10ean edo 11n, 19:00-20:00 artean jaso ahalko da Oiardo kiroldegian. Ordainketak irailaren 9a baino lehen egin beharko dira, eskudirutan, txartelaren edo transferentzia bidez. "Transferentzia egin dutenek frogagiria aurkeztu beharko dute irailaren 10ean edo 11n, eta klubak ordainketa jasota dagoela egiaztatuko du". Hauxe da kontu zenbakia: ES47 3008 0259 1120 3871 5328 (Usurbil Kirol Elkartea).
Usurbil K.E.-ren deialdiak
Santueneako eskubaloi pistan:
11:30 Usurbil K.E.-ren 2026-27 denboraldiaren aurkezpen ofiziala.
Eskubaloi festa Oiardo kiroldegian:
Sarrera doan eta taberna zabalik bi jardunaldietan.
Irailak 4, ostirala
17:00 Senior mutilak: Saizar Usurbil KE – Txikipolit Zarautz KE.
19:15 Senior mutilak: Amenabar Zarautz – Club Balonmano Romo Broker Kirol.
Irailak 5, larunbata
16:00 Euskal Ligako jubenil mutilak: Usurbil KE – Urola.
17:45 Senior neskak: Urbil Usurbil KE – Ameztoi Zarautz.
19:30 Senior neskak: Aiala Zarautz – Urdaneta.
Oiardo kiroldegitik kanpo
Irailak 5, larunbata
09:30 Euskal Ligako kadete mutilak, Aritzbatalde kiroldegin: Zarautz – Usurbil KE.
18:00 Kadete neskak, Gasca kiroldegian: Egia – Usurbil KE.
Ordua zehazteke, 2. Territorialeko senior mutilak, Donibaneko Udal Kiroldegian: Donibane – Usurbil KE.
Irailak 6, igandea
10:00 Euskal Ligako kadete mutilak, Aritzbatalde kiroldegia: Usurbil KE – Pulpo E.K.