Datorren odol-ematea irailaren 7an

Noaua Aldizkaria 2026ko irailaren 2a

Bi hilean behin gertatu moduan, odola emateko aukera izango da datorren astelehenean, irailaren 7an.

Bi hilean behin, lehen astelehenetan deitu ohi duten hitzordua bueltan da. Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak antolaturiko urteko bosgarren odol-ematea izango da hurrengo astelehenean, irailaren 7an, 16:30-20:10 artean Udarregi ikastolako eraikin gorriko aretoan. Gogoan izan, aurrez odola eman dutenei hitzordua finkatuko zaie. Lehen aldiz odola ematen dutenek dei dezatela 943 007 884 telefono zenbakira.

Euskadiko Odol Emaileek jakinarazia dutenez, odol-mailak baxu samar dira hilabeteotan zenbait motetan. Haien web orrialdean noiznahi jaso dezakezue egoera horren berri. Odol mota bakoitzari lotutako erreserben inguruko informazioa eguneratua eskaintzen dute donantesdesangre.eus/eu/ atarian.

2026ko hurrengo odol-emateak
Egunak: irailaren 7a eta azaroaren 2a.
Ordutegia: 16:30-20:10.
Tokia: Udarregi Ikastola.
Zehaztasunak: odola emateko bete beharreko baldintzak:
-Aurrez odola eman dutenei hitzordua finkatuko zaie. Lehen aldiz odola ematen dutenek dei dezatela 943 007 884 telefono zenbakira.
-18-65 urte artean izatea.
-50 kilotik gora pisatzea.
-12 urte baino lehenago hepatitisa izan, kolesterol maila altua izan, baraurik egon ez edota ohiko botikaren bat hartzen baduzu ere, odola eman dezakezu.
-Emakumezkoek urtean gehienez hiru aldiz eman dezakete odola, gizonezkoek gehienez lautan. Odol emate baten eta hurrengoaren artean, gutxienez bi hilabeteko tartea igarotzen utzi beharra dago.

Informazio gehiagorako: donantesdesangre.eus

Deitzailea: Usurbilgo Odol Emaileen Elkartea.