2026-27

Zerbitzu gehiago gaurtik ohiko ordutegian

Noaua Aldizkaria

Sutegi udal liburutegiak edota tren zerbitzuek ohiko ordutegia izango dute indarrean gaurtik, irailaren 7tik aurrera. Gaztelekua ere gaur zabalduko dute.

Sutegi udal liburutegia
Astelehen honetatik, irailaren 7tik aurrera, ohiko ordutegia izango dute berriz indarrean (astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00 eta 16:00-19:30. Larunbatetan, 10:00-13:00). Informazio gehiago: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).

Gaztelekua
Astelehen honetan, irailaren 7an irekiko dute 12 urtetik gorako gazteei zuzenduriko udal zerbitzua, egun eta orduotan: astelehenetan eta ostegunetan, 16:30-19:30 artean eta larunbatetan, 16:00-19:00 artean. Informazio gehiago bideotatik jaso ahalko da: Gaztelekuan (San Inazio kalea, 3) aipatu egun eta ordutegian, gaztelekuausurbil@gmail.com helbidean edo 688 713 838 telefono zenbakian.

Euskotren
Astelehen honetatik, hilaren 7tik aurrera indarrean izango du "neguko" ordutegia EuskoTrenek. "Udako oporraldia amaitu eta ohiko jarduerara pixkanaka itzultzen ari garenez, irailaren 7tik aurrera tren eta metro linea guztietako ordutegien aldaketa egongo da indarrean. Ordutegiak eta maiztasunak egokitzea da helburua; batez ere hezkuntza- eta lan-arrazoiengatiko joan-etorrien beharrei erantzuteko. Horregatik, neguko ordutegiarekin batera, goizeko puntako orduetan indargarri gisa ibiliko diren trenak ere itzuliko dira", azaldu du Euskotrenek. 

Bestalde, tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu EuskoTrenek egunotako zenbait ospakizun tarteko. Batetik, Zarauzko Euskal Jaien harira, irailaren 9tik 10erako gauean zehar tren zerbitzu bereziak izango dira. Astean zehar, 22:04an izaten da azken tren zerbitzua Usurbildik Zarautz alderantz. Hilaren 9tik 10erako gauean zehar, aldiz, orduotan ere tren zerbitzua izango da noranzko horretan: 23:34, 00:04, 00:34, 01:04, 02:04, 03:04, 04:04. Hurrengo zerbitzua egunerokoa izango da, 06:04koa. Zumaia eta Donostia artean gau osoan izango da tren zerbitzua. Hala, Usurbildik Donostiarantz ere trenez joan ahalko gara hilaren 9tik 10erako gauean, eguneroko 22:54ko ohiko zerbitzuaren ostean, orduotan hain zuzen: 00:24, 00:54, 01:24, 01:54, 02:54, 03:54, 04:54, 05:27. Hurrengo zerbitzua egunerokoa izango da, 6:24koa.

Bestalde, atzo bezalaxe, datorren igandean ere, hilaren 13an, Donostiako estropaden bigarren eta azken jardunaldi egunerako ohiko larunbat, igande eta jaiegunetako tren zerbitzuen eskaintza indartuko du EuskoTrenek. Orduotan igaroko da trena Usurbildik, Gipuzkoako hiriburu alderantz: 8:24, 8:54, 9:24, 9:36, 9:54, 10:24, 10:36, 10:54, 11:24...

Informazio gehiago bideotatik jaso ahalko duzue:
944 333 333
euskotren.eus

Emakumeon Etxea

Hilabete hasieratik zabalik da berriz Kalezarko Pelaioenean kokaturiko udal zerbitzua. Ohiko harrera ordutegia izango dute astearte eta ostegunetan, 12:00-14:00 artean edo 17:00-19:00 artean.

Oiardo kiroldegia
Uztailean eta abuztuan udako ordutegia indarrean izan ostean, irailaren 1az geroztik ordutegi honetan irekitzen dute Oiardo kiroldegia:
-Lanegunetan: 6:30-21:30.
-Larunbatetan: 8:30-21:30.
-Igande eta jaiegunetan: 8:30-14:30.

KzGunea
Abuztuan itxita egon ostean, iraila osoan, astelehenetik ostiralera, 9:00-13:00 artean izango da zabalik. Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net

Bidez Bide
Uztailean zerbitzua goizez soilik eskaini eta abuztuan etenda izan ostean, Usurbilgo udalerri barruko Bidez Bide doako bus-taxi zerbitzua ohiko jardunera itzuli zen irailaren 1ean. Astelehenetik ostiralera bost zerbitzu eskaintzen segiko du; hiru goizez eta beste bi arratsalde partean (7:30, 10:30, 13:30, 15:30, 19:00). Informazio gehiagorako deitu 630 643 596 telefono zenbakira. Ordutegi osoa usurbil.eus atarian jaso ahalko duzue.

Garbigunea
Atallu industriagunean kokaturiko zerbitzua irailaren 15era arte udako ordutegian irekiko dute:
-Uztailaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 artean eta 16:00-18:20 artean. Larunbatetan, 09:00-12:50 artean. Igande eta jai-egunetan itxita.
-Irailaren 16tik uztailaren 14ra arte: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 eta 16:00-18:50 artean zabalik; larunbatetan, 09:00-12:50 artean irekiko dute. Igande eta jai-egunetan itxita.