3. Iñurri Eguna

Emozio handiko bazkari eta bazkalostea, iñurrien hitz, bertso eta musikez blaitua

Noaua Aldizkaria

Iñurriek eta herrikideek prestaturiko bazkalordu eta bertso musikatuek nahiz iñurriek girotuko emozio handiko bazkaloste bizi izan dute 3. Iñurri Egunak frontoian bildutako jendetzak.

Emozio handikoak izan ziren aurreko edizioko hitzorduak eta aurtengoa ere ez da salbuespena izan. Larunbat honetan, irailaren 5ean, Usurbilen ospaturiko 3. Iñurri Egunaren baitan, irudiotako ekitaldi jendetsua egin dute frontoian; lehenbizi, elkarteko kideen nahiz usurbildarren auzolanetik antolaturiko bazkari jendetsua.

Bazkalostea ere emozio handikoa izan da, bertso musikatuen saioarekin. Bertsotan aritu dira Amaia Agirre gai-emailaren esanetara, Ane Labaka, Onintza Enbeita eta Oihana Arana. Bertsook musikatzen aritu dira, bestalde, Ixak Arruti eta Garikoitz Otamendi.

Tartean, hainbat iñurrik hartu dute hitza, haien lekukotzak, hausnarketak, bizipenak frontoian bildutakoekin partekatzeko. Haiek mahaigaineraturiko gaien aritu dira bertsotan.

Albiste honi atxikitako bideoan duzue bertso musikatuen saioaren hasiera. "Horretara elkartu gara gaur ere; negar egitera, irribarreak sortzera, aldarrikatzera, kritikatzera, goraipatzera eta iñurrien aldeko festaren parte izatera gatoz", jakinarazi du Agirrek saioaren hasieran.