Esperientzia Eskola eta oroimen tailerra
"Lan mundutik erretiroa hartu eta ikasteko grina" duen 55 urtetik gorakoei zuzendua dago udal gizarte zerbitzuek eskainitako Esperientzia Eskola. Matia Institutuak eta Usurbilgo Udalak antolaturiko saioak asteartero izango dira, 16:00-18:00 artean. Bestalde, Lahar elkargoak eta Usurbilgo Udalak antolaturiko oroimen tailerra memoria landu nahi duten adinekoei zuzendua dago. Bi eskaintzak urritik ekainera izango dira. Zahartze aktiboa sustatzea dute helburu.
Oroimen tailerrean zein Esperientzia Eskolan izena irailaren 25a baino lehen eman ahalko da doan, gizarte zerbitzuetako 943 377 110 telefono zenbakira deituta edo presentzialki, udal zerbitzuon Barrenkaleko egoitza berrian, astelehenetik ostiralera, asteazkenetan izan ezik, 09:00-14:00 artean.
Santuenea Kultur Elkartea
Hilabete honetan hasi eta hurrengo urteko ekainera arte ikastaro sorta antolatu du Santuenea Kultur Elkarteak:
-Jubilatuentzat: memoria (astelehenak, 18:00-19:30), taichi (astelehenak 17:00-18:00), bingoa (ostiralak, 17:00-19:00).
-Gainerako ikastaroak: aeroyoga (astelehenak 18:30-20:30, asteazkenak 9:15-11:45 edo 17:30-20:45, ostegunak 17:15-20:30), chikung (astearteak 17:45-20:45).
Izen-ematea: aeroyoga (615 715 991, Leire), chikung (686 957 027, Alex).
Zirriborro
Pintura eta eskulan tailerrean izena emateko aukera duzue. 2026-27 ikasturtean zehar, egun eta orduotan eskainiko dira saioak:
-Astelehenetik ostegunera: 16:45-18:00 (lehen txanda), 18:15-19:45 (bigarren txanda).
-Ostiraletan: 16:45-18:15.
-Astearteetan: 09:00-11:00.
Izen-ematea 609 41 38 83 (Whatsapp bidez).
Etumeta AEK euskaltegia
Ikasturte berrirako matrikulatzeko epea zabalik du Etumeta AEK euskaltegiak. Ohi bezala, euskara ikasteko maila guztiak (A0, A1, A2, B1, B2, C1, C2) eskainiko dituzte. Aurrez aurre eskolak, autoikaskuntza, hobekuntza edota alfabetatze taldeak izango dira. Ordutegi malgutasuna eskainiko dute. Izena bideotatik eman ahalko da, argibide gehiago jasotzearekin batera:
Nagusia, 43 (astelehenetik ostegunera 11:00-13:00 artean eta 17:30-20:00 artean. Ostiraletan, 11:00-13:00 artean)
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
blogak.eus/etumeta-euskaltegia-aek
Euskara errefortzu saioak
Laugarren ikasturtez jarraian, herriko ikastetxeek eta Usurbilgo Udalak euskara errefortzu saioak antolatu dituzte. "Eskolatik kanpo euskaraz aritzeko eskaintza indartzeko egitasmoa da, doakoa, HH5 eta DBH4 bitartean euskara gaitasunik ez duten edo maila apala ikasleentzat pentsatua". Helburuei dagokienean, xedeok ditu egitasmoak: euskararen ulermena eta ahozko adierazpena hobetzea; euskaraz aritzeko ohitura eta konfiantza handitzea; eskolatik kanpo euskaraz bizitzeko guneak eskaintzea; hizkuntza-kontzientzia lantzea; euskal kulturarekiko lotura indartzea. Saioak "eskolaz kanpo izaten dira, talde txikietan, jolasaren bidez, urritik maiatzera. DBHko ikasleen kasuan, etxeko lanak ulertzeko laguntza gehigarria ere jasoko dute. Sei talde osatzeko aukera dago: lau Udarregi ikastolan eta bana Zubietako eta Aginagako eskola txikietan".
Izena irailaren 25era arte eman ahalko da ikastetxearekin edo zerbitzua kudeatzen duen Ttakun Elkartearekin (zerbitzuak@ttakun.eus / 650 459 354) harremanetan jarrita edota esteka honetako galdetegia osatuta: Galdetegia.
Ikasturte berriko saioon ordutegiak zehaztu dituzte. Urritik maiatzera izango dira:
Udarregi ikastolan
• HH5-LH1: 16:45-18:15 (astelehen eta asteazkenetan).
• LH2-3: 18:00-19:30 (astearte eta ostegunetan).
• LH4-6: 18:00-19:30 (astearte eta asteazkenetan).
• DBH: 18:30-20:00 (astearte eta asteazkenetan).
Zubietako eskola txikian: 16:30-17:40 (astelehen eta ostegunetan).
Aginagako eskola txikian: 16:30-18:00 (astearteetan).
Informazio gehiago, euskara@usurbil.eus helbidean jaso ahalko duzue.
Kantu Taldea
Irailaren 26rako antolatu du Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak uda parteko etenaldiaren osteko lehenengo kantu-jira, 12:00etan Mikel Laboa plazatik. Hitzordu berezia izango da. Izan ere, Bardozeko Xarnegu ikastolako guraso eta kantujirako kideekin batera egingo dute bira herrian barrena. Ikasturte berria lehenago hasiko dute, irailaren 14an. Hitzordu horren aurretik, astelehenero biltzen segiko dute hilaren 14tik aurrera, 18:00etan, Agerialdeko musika gelan. " Euskal abestiak maite dituen edonork, ateak zabalik ditu. Hortaz, hurbildu lasai asko oso ondo pasako duzu gurekin!".
Usurbil Kirol Elkartea
Ate irekien jardunaldiak antolatu ditu irailaren 9rako (17:45) eta 11rako (16:45) 2015-18 urte artean jaiotakoentzat. "Ekimenaren helburua da haurrek kirola modu atsegin, ludiko eta hezitzailean ezagutzea, jolasaren bidez mugimendua eta talde-lana sustatuz", Usurbil K.E.-tik aditzera eman dutenez. Eskubaloiaz zer ikasia izango dute, baina horrez gain, "haurrek ondo pasatzea, lagun berriak egitea eta kirolaren bidez balio positiboak bizitzea" sustatu nahi dute.
Doako saio horien dinamikaren berri eman digute. "Bi jardunaldi horietan parte hartzaileek eskubaloiaren lehen urratsak ezagutzeko aukera izango dute, baina betiere adin horietara egokitutako dinamiken bidez. Saioetan jarduera fisikoa, koordinazioa, harremanak eta talde-kohesioa landuko dira, entrenamendu tradizionaletatik harago doan ikuspegiarekin". Horrez gain, sorpresa edo gonbidatu berezirik ere egon daitekeela aurreratu dute.
Hitzorduotan parte hartzeko ez da aldez aurreko esperientziarik beharko. Izena eman asmo dutenek "urte osoko jardueran parte hartu ahal izango dute. Kasu horretan, urteko kuota 60 eurokoa izango da, eta klubak kirol-arropa utziko die parte hartzaileei. Denboraldian zehar, astean entrenamendu-saio bat egingo dute, eta horrez gain, hilabetean behin gutxi gorabehera, Gipuzkoako beste herrietako neska-mutilekin topaketak izango dituzte, kirola eta harremanak uztartzen dituen giro onean".
Usurbil K.E.-tik gogora ekarri dutenez, "Usurbil Kirol Elkarteak urteetako esperientzia du umeei zuzendutako kirol-jarduerak antolatzen, eta parte hartu izan duten familien eta haurren asebetetze-maila oso handia da. Gurasoek bereziki baloratzen dituzte giro osasuntsua, hezitzaileen gertutasuna eta haur bakoitzaren garapen pertsonalari eskaintzen zaion arreta".
Ate irekien jardunaldiotan parte hartzeko gonbita egin dute. "Irailaren 9an eta 11n ate irekietara hurbildu, probatu eta eskubaloiaren zein talde-kirolaren balioak lehen eskutik ezagutzeko aukera izateko".
Informazio gehiago, usurbilkirolelkartea@gmail.com helbidean jaso ahalko da.
Usurbil F.T.
2026-27 kirol urterako jokalari bila dabilela jakinarazi du futbol taldeen bilguneak, sare sozialen bidez. Emakumezko seniorren bi taldeak osatu nahi dituzte. "Kaixo! Jokalari bila gabiltza, emakumezkoen bi senior taldeak osatzeko!", berri eman du Usurbil F.T.-k aipatu sare sozialen bidez.
"Taldeak osatuta egon arren, jende gehiago izatea beti da hobea!", horregatik plazaratu dute deialdi hau. Adi, 2010. urtean edo lehenago jaiotako emakumeek parte har dezakete taldeotan. "Ohorezko edo preferente mailan jolasteko" litzateke, Usurbil F.T.-tik azaldu dutenez.
Interesa duenak usurbil.uft@gmail.com helbidera emaila igorri dezake. "2026-27 denboraldian Usurbil F.T.-ren ohorezko edo preferente mailako emakumezkoen taldean jolasteko aukera aparta izango duzu!".
Einean elkartea
Ikastaro eskaintza hau plazaratu dute:
Yoga
Irakasleak: Katia 636 711514 / Sebas 605 722825
Luzaketak, arnasketak, lasaitzea...
Pintura
Irakaslea: Susana 609 41 38 83
Olioa, akuarela, pastela...
Eskulanak
Irakaslea: Susana 609 413883
Teknika ugari ikasi gauza politak sortzeko edo berritzeko.
Josteko tailerrak
Irakaslea: Ione 673 642932
Sormena eta joskintza.
Txalaparta eskola
Jexux Artze Kultur Elkarteak 2026-27 ikasturterako antolaturiko eskaintzan izena emateko epealdia zabalik da. Horretarako nahiz informazio gehiago bideotatik eskuratu ahalko da: 695 716 878 / usurbiltxalaparta@gmail.com
KzGunea
Irailean zehar goizez irekiko dute, 09:00-13:00 artean. Hona hemen, hurrengo asteotan KzGunean eskainiko diren ikastaroen berri:
-Irailak 16, 09:00-11:00 “Google Translate. Testuak eta web orriak itzuli”.
-Irailak 17-30, 09:00-11:00 “Ofimatika tresnak. LibreOffice”.
-Urriak 1-5, 16:00-18:00 "Canva. Ikasi diseinatzen".
-Urriak 6-16, 16:00-18:00 "Kudeatu zaitez Google aplikazioekin".
-Urriak 19, 16:00-18:00 "BakQ ziurtagiria".
-Urriak 20-30, 16:00-18:00 "Google aplikazioak zure smartphonean".
Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
Orbeldi dantza taldea
Ikasturte berrirako ikastaroetan izena emateko irailaren 15era arteko aukera izango da. Informazio gehiago, orbeldi.udt@gmail.com helbidean eskuratu ahalko duzue. Segidan duzue, prestatu duten ikastaro eskaintzaren berri:
Haurrak (LH1-DBH)
LH 1-2: 16:45-17:45 astelehenetan.
LH 3: 16:45-17:45 astearteetan.
LH 5: 16:45-17:45 asteazkenetan.
LH 6: 17:45-18:45 astelehenetan.
DBH: 19:30-21:00 astelehenetan.
Helduak
Oinarrizko Euskal Dantzak: astelehenetan 19:00-21:00 artean.
Euskal Dantza Taldea: astearteetan 19:00-21:00 artean.
Plaza Dantza Taldea: asteazkenetan 19:00-20:30 artean.
Emakumeen Etxea
Ikastaro eskaintza zabala iragarri du Emakumeon Etxeak hurrengo hilabeteotarako. Izena bideotatik eman ahalko da, irailaren 14tik 25era:
Harrera ordutegia: astearte eta ostegunak 12:00-14:00 / 17:00-19:00.
943 37 71 12
688 63 44 39 (WhatsApp zenbakia)
emakumeonetxea@usurbil.eus
Twerk (Booty Dance)
Irakaslea: Ikerne Mendieta Uskola.
Saioen egutegia: urriak 25, azaroak 22, abenduak 6 eta urtarrilak 24 (igandeak).
Ordutegia: 10:30-14:30.
Lekua: Oiardo Kiroldegia.
Hizkuntza: elebitan.
Oinarrizko elektrizitate ikastaroa
Irakasleak: Zubietako Lanbide Eskolako emakumeak.
Saioen egutegia: azaroak 2, 4, 16, 18, 30 (astelehen eta asteazkenak).
Ordutegia: 17:00-20:00.
Lekua: Zubietako Lanbide Eskola.
Zoru pelbikoa
Irakaslea: Eneritz Gallastegi Lazkano.
Saioen egutegia: urriak 8 - abenduak 10 (ostegunak).
Ordutegia: 17:00-19:00.
Lekua: Emakumeon Etxea.
Hizkuntza: elebitan.
Batukada feminista
Irakasleak: Arantza Albizu Escobar eta Ainara Sarasketa Alberdi.
Saioen egutegia: urriak 5 eta 26, azaroak 9 eta 23, abenduak 14 eta urtarrilak 18 (astelehenak).
Ordua: 18:00-20:00.
Lekua: Aginagako Eliza Zaharra.
"Filósofas republicanas buscan casa en el exilio"
Irakaslea: Marisa Hurtado.
Saioen egutegia: urriak 14 eta 28, azaroak 11 eta 25, abenduak 9 eta 16, urtarrilak 13 eta 27 (asteazkenak).
Ordutegia: 18:00-20:00.
Lekua: Emakumeon Etxea.
Hizkuntza: gaztelaniaz.
"Respira y siente"
Irakaslea: Johanna Bermeo – Maitelen Koop. Elk.
Saioen egutegia: urtarrilak 16 eta 30 (ostiralak).
Ordutegia: 17:00-19:00.
Lekua: Emakumeon Etxea.
Hizkuntza: gaztelaniaz.
Mendi-irteerak
Irakaslea: Patri Espinar Labian.
Saioen egutegia: urriak 3, 31 eta abenduak 12 (larunbatak).
Ordutegia: 09:00-14:00.
Hizkuntza: elebitan.
Biodantza
Irakaslea: Eider Zuriarrain Bergara.
Saioen egutegia: urriaren 6tik urtarrilaren 26ra (astearteak).
Ordutegia: 17:30-19:00.
Lekua: Emakumeon Etxea.