650 Usurbil Bizi

Iraileko bigarren hamabostalditik aurrerako bisita gidatuetarako lekua hartzeko aukera

Noaua Aldizkaria

650 Usurbil Bizi herri egitasmoaren eskutik, irailaren 20tik aurrera antolatu dira hurrengo bisita gidatuak.

Usurbilgo herri nortasunean nahiz bertan abian diren proiektu eraldatzaileetan oinarrituriko bestelako turismo eskaintza sustatzen segitzeko urte bukaerara arteko bisita gidatuen eskaintza plazaratua du 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak.

Hurrengo bisita gidatuak irailaren 20tik aurrera antolatu dituzte. Igande horretarako, esaterako, Museo Irekia eta Zumeta Arte Estudiora bisita. Usurbilgo kaleetako kultur sorkuntzan barrena ibilaldia egingo da lehenik eta, segidan, Txikierdin kokaturiko estudioa ezagutu ahalko dute parte hartzaileek.

Hurrengo egunetan, herri honetako hondakinen kudeaketa eta zaintza ereduak ere ezagutzeko parada izango da.


650 Usurbil Bizi: datozen bisita gidatuak
Irailak 20, igandea
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Arte Estudiora bisita.

Irailak 23, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.

Irailak 25, ostirala
10:00-11:30 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.

Urriak 4, igandea
11:00-12:45 Bisita gidatu konbinatua: Museo Irekia eta Salbatore elizara bisita gidatua.

Urriak 24, larunbata
11:00-12:30 Salbatore elizaren ondarea eta organo erakustaldia.

Urriak 28, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.

Urriak 30, ostirala
10:00-11:30 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.

Azaroak 7, larunbata
10:30-12:00 Gerraren memoria ibilbidea bisita gidatua.

Azaroak 8, igandea
11:00-13:15 Bisita gidatu konbinatua: Museo Irekia eta Zumeta Arte Estudioa.

Azaroak 21, larunbata
11:00-12:30 Salbatore elizaren ondarea eta organo erakustaldia (gaztelaniaz).

Azaroak 22, igandea
11:00-12:30 Museo Irekia familientzako Krii Kolektiboarekin.

Azaroak 25, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.

Azaroak 27, ostirala
10:00-11:30 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.

Abenduak 12, larunbata
11:00-13:15 Bisita gidatu konbinatua: Museo Irekia eta Salbatore eliza.

Abenduak 18, ostirala
10:00-11:30 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.

Informazio gehiago eta erreserbak: 650usurbilbizi.eus