Etxegabetasunaren gaia elkarrekin lantzen segiko dute Donostialdeako udalek

Noaua Aldizkaria

Donostialdeko udaletako alkateek irailaren 3an eginiko bileran, etxegabetasunaren gaia lankidetzan jorratzeko konpromisoa erdietsi zuten.

Etxerik gabeko pertsonen egoera aztertzeko Donostiako eta hiriburuak mugakide dituen udalerrietako alkateak bildu ziren irailaren 3an. Donostiako alkate Jon Insaustik asteroko Tokiko Gobernu Batzordearen osteko agerraldian kazetarien galderei erantzunez astearte honetan berri eman duenez, lankidetza horri segida emateko konpromisoa erdietsi zuten hiriburuko, Errenteriako, Pasaiako, Orioko, Hernaniko, Astigarragako, Lasarte-Oriako eta Usurbilgo alkateek.

Gai horri erantzun bateratua emateko prestasuna nagusitu zen bilera hartan, ikuspegi bateratua nagusitu zela. Argi dute, "guztion artean eman behar diogula erantzuna etxegabetasunari". Erronka horri aurre egiteko bideak Udalen arteko lankidetza izan du abiapuntua, "Udalok garelako gizarte zerbitzuen sistemarako sarbidea".

Baliabide gehiago behar izan eta ondorioz, erakunde gehiagotara jo behar izatea ez du baztertu egunotan Donostiako alkateak, hedabideen aurrean. Izan ere, "udalok erronka honi bakarrik ez diogu" aurre egingo.

Halere, aldez aurreko lanketa hori udalei egitea dagokiela gaineratu zuen. Lanketa bide horretan, "diskrezioz eta profesionaltasunez" jokatu asmo dutela jakinarazi zuen.