"Ekimenaren helburua da haurrek kirola modu atsegin, ludiko eta hezitzailean ezagutzea, jolasaren bidez mugimendua eta talde-lana sustatuz", Usurbil K.E.-tik aditzera eman dutenez. Eskubaloiaz zer ikasia izango dute, baina horrez gain, "haurrek ondo pasatzea, lagun berriak egitea eta kirolaren bidez balio positiboak bizitzea" sustatu nahi dute.
Doako saioan "parte hartzaileek eskubaloiaren lehen urratsak ezagutzeko aukera izango dute, baina betiere adin horietara egokitutako dinamiken bidez. Jarduera fisikoa, koordinazioa, harremanak eta talde-kohesioa landuko dira, entrenamendu tradizionaletatik harago doan ikuspegiarekin". Horrez gain, sorpresa edo gonbidatu berezirik ere egon daitekeela aurreratu dute.
Izen-ematea
Hitzorduotan parte hartzeko ez da aldez aurreko esperientziarik beharko. Izena eman asmo dutenek "urte osoko jardueran parte hartu ahal izango dute. Kasu horretan, urteko kuota 60 eurokoa izango da, eta klubak kirol-arropa utziko die parte hartzaileei. Denboraldian zehar, astean entrenamendu-saio bat egingo dute, eta horrez gain, hilabetean behin gutxi gorabehera, Gipuzkoako beste herrietako neska-mutilekin topaketak izango dituzte, kirola eta harremanak uztartzen dituen giro onean".
Usurbil K.E.-tik gogora ekarri dutenez, "Usurbil Kirol Elkarteak urteetako esperientzia du umeei zuzendutako kirol-jarduerak antolatzen, eta parte hartu izan duten familien eta haurren asebetetze-maila oso handia da. Gurasoek bereziki baloratzen dituzte giro osasuntsua, hezitzaileen gertutasuna eta haur bakoitzaren garapen pertsonalari eskaintzen zaion arreta".
Ate irekien jardunaldian parte hartzeko gonbita egin dute. "Hurbildu, probatu eta eskubaloiaren zein talde-kirolaren balioak lehen eskutik ezagutzeko aukera izateko".
Informazio gehiago, usurbilkirolelkartea@gmail.com helbidean jaso ahalko da.
Usurbil K.E.-ren deialdiak
Ate irekien saioak
Irailak 11 (16:45) Oiardo kiroldegian.
Eskubaloi partidak
Oiardo kiroldegian
Irailak 11, ostirala
19:45 Territorial mailako jubenil mutilak: Usurbil K.E.-Pulpo
Irailak 12, larunbata
10:45 Infantil mutilak: Usurbil K.E.-Zarautz
12:00 Kadete neskak: Usurbil K.E.-Pulpo Eskubaloia
16:00 Jubenil neskak: Cortes Usurbil K.E.-Hernani
19:00 Senior mutilak, 2. Territoriala: Usurbil K.E.-Elgoibar
Irailak 13, igandea
09:00 Infantil neskak: Usurbil K.E.-Zarautz
Oiardo kiroldegitik kanpo:
Irailak 12, larunbata
10:30 Senior neskak, Atarrabiako Indurain kiroldegian: Beti-Onak-Urbil Usurbil K.E.
11:45 Senior mutilak, 1. Nazionala, Atarrabiako Indurain kiroldegian: Beti-Onak-Saizar Usurbil K.E.
Irailak 13, igandea
13:00 Euskal Ligako kadete mutilak, Zarautzen: Usurbil K.E.-Leizaran