Usurbil Kirol Elkartea
Ate irekien saioa eta hainbat eskubaloi neurketa iragarri ditu, denboraldi berria abiaturiko Usurbil Kirol Elkarteak.
Ate irekien saioak
Irailak 11 (16:45) Oiardo kiroldegian.
Informazio gehiago, usurbilkirolelkartea@gmail.com helbidean jaso ahalko da.
Eskubaloi partidak
Oiardo kiroldegian
Irailak 11, ostirala
19:45 Territorial mailako jubenil mutilak: Usurbil K.E.-Pulpo
Irailak 12, larunbata
10:45 Infantil mutilak: Usurbil K.E.-Zarautz
12:00 Kadete neskak: Usurbil K.E.-Pulpo Eskubaloia
16:00 Jubenil neskak: Cortes Usurbil K.E.-Hernani
19:00 Senior mutilak, 2. Territoriala: Usurbil K.E.-Elgoibar
Irailak 13, igandea
09:00 Infantil neskak: Usurbil K.E.-Zarautz
Oiardo kiroldegitik kanpo:
Irailak 12, larunbata
10:30 Senior neskak, Atarrabiako Indurain kiroldegian: Beti-Onak-Urbil Usurbil K.E.
11:45 Senior mutilak, 1. Nazionala, Atarrabiako Indurain kiroldegian: Beti-Onak-Saizar Usurbil K.E.
Irailak 13, igandea
13:00 Euskal Ligako kadete mutilak, Zarautzen: Usurbil K.E.-Leizaran
63. Enrike Abril errebote txapelketa
Aurreko asteburuan abiatu zen lehiaketa, lehenengo hiru neurketekin. Iaz bezala, Zubieta Pilota Elkarteak bi talde osatu ditu edizio honetarako. Taldeotako batek irailaren 6an Zubietan bertan jokatu zuen estreinako neurketa Villabonako Behar Zana taldekoen aurka. Bigarren taldeak igande honetan, irailaren 13an izango du lehen partida 10:30etan Oiartzunen. Bertako Txost taldekoekin lehiatuko dira. Egun eta ordu berean, beste neurketa bat ere jokatuko da Villabonan. Bertako Behar Zana taldea Kanboarrak taldekoekin lehiatuko da.
Kontxako 131. Bandera
Donostiako estropaden bigarren eta azken jardunaldia jokatuko da igandean, irailaren 13an. Etzi erabakiko da nork etxeratuko duen bandera preziatua. Modu batean edo bestean, bi herrikide lehia honetan murgilduak egongo dira. Batetik, igande goizeko 11:00etan hasiko den emakumezkoen estropadan lehiatuko direnen artean izango da Zarautz Arraun Elkartea. Bertako lehendakaria da Nagore Arruti Urkiola herrikidea. Zazpigarren postuan sailkatu zen iragan igandeko lehen jadunaldian. Gizonezkoen estropada jokatuko da gero, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Bertan, besteak beste, Ondarroa lehiatuko da. Taldeko entrenatzailea da Iñaki Errasti Ubera aginagarra. Aurreko igandean, zortzigarren postuan sailkatu ziren.
Kontxako Banderaren azken jardunaldi hori zuzenean eskainiko du Euskal Telebistak. Zuzeneko kontakizuna egingo dutenen artean ere ahots ezagunik izango da. Aurreko igandean, zeregin horretan jardundakoen artean zen Alex Udabe Pagola zubietarra, Hondarribiako arraunlari ohia.
Tren zerbitzu bereziak
Urtero moduan, aurreko igandean egin bezalaxe, hilaren 13ko Donostiako estropaden bigarren eta azken jardunaldi egunera joateko tren zerbitzua indartuko du Euskotrenek. "Igandeetako ohiko maiztasuna hainbat zirkulazio berezirekin osatuko da. Trenetan hobeto banatu ahal izateko, Euskotrenek erabiltzaileei APP ofizialean eta euskotren.eus webgunearen bilatzailean ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die", ohartarazi du Euskotrenek.
Hilaren 13an, goiz partean indartuko du Euskotrenek tren zerbitzuen eskaintza Usurbildik Donostiarantz. Orduotan igaroko da trena Usurbildik, Gipuzkoako hiriburu alderantz: 8:24, 8:54, 9:24, 9:36, 9:54, 10:24, 10:36, 10:54, 11:24... Larunbat, igande eta jaiegunetan, orduero izaten da tren zerbitzua. Bistan denez, hilaren 6an bezalaxe, datorren igandean ere maiztasun handiagoz ibiliko da trena joan-etorrian, goiz partean.
Informazio gehiago bideotatik jaso ahalko duzue:
944 333 333
euskotren.eus