2026-27

Kantu taldekoen entsegu saioak gaurtik

Noaua Aldizkaria

Udako etenaldiaren ostean, astelehen honetan, irailaren 14an itzuliko dira Kantu Taldekoak asteleheneroko entsegu saioetara. Hilaren 26an dute iragarria, hurrengo kantu-jira. Saio berezia izango da, Zuberoatik etorritako bisitari taldea izango dute bidelagun eta.

Kantu Taldea
Irailaren 26rako antolatu du Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak uda parteko etenaldiaren osteko lehenengo kantu-jira, 12:00etan Mikel Laboa plazatik. Hitzordu berezia izango da. Izan ere, Bardozeko Xarnegu ikastolako guraso eta kantujirako kideekin batera egingo dute bira herrian barrena. Ikasturte berria lehenago hasiko dute, astelehen honetan, irailaren 14an. Gaurtik aurrera, astelehenero biltzen segiko dute 18:00etan, Agerialdeko musika gelan. "Euskal abestiak maite dituen edonork, ateak zabalik ditu. Hortaz, hurbildu lasai asko oso ondo pasako duzu gurekin!".

Judoa
Zabalik du Usurbil Judo Klubak kirol urte berrirako izen-emate epealdia. Horren harira, honako oharra helarazi dute NOAUA!ra: "Judo egiteko nahia edo interesa duenak irailean zehar, astelehen eta asteazkenetan, 17:00-20:30 artean, kiroldegiko tatamitik pasa eta bertan informazio guztia eta inskripzio orriak emango zaizkizue. Eskerrik asko". 

Esperientzia Eskola eta oroimen tailerra
"Lan mundutik erretiroa hartu eta ikasteko grina" duen 55 urtetik gorakoei zuzendua dago udal gizarte zerbitzuek eskainitako Esperientzia Eskola. Matia Institutuak eta Usurbilgo Udalak antolaturiko saioak asteartero izango dira, 16:00-18:00 artean. Bestalde, Lahar elkargoak eta Usurbilgo Udalak antolaturiko oroimen tailerra memoria landu nahi duten adinekoei zuzendua dago. Bi eskaintzak urritik ekainera izango dira. Zahartze aktiboa sustatzea dute helburu.

Oroimen tailerrean zein Esperientzia Eskolan izena irailaren 25a baino lehen eman ahalko da doan, gizarte zerbitzuetako 943 377 110 telefono zenbakira deituta edo presentzialki, udal zerbitzuon Barrenkaleko egoitza berrian, astelehenetik ostiralera, asteazkenetan izan ezik, 09:00-14:00 artean. 

Santuenea Kultur Elkartea
Hilabete honetan hasi eta hurrengo urteko ekainera arte ikastaro sorta antolatu du Santuenea Kultur Elkarteak:
-Jubilatuentzat: memoria (astelehenak, 18:00-19:30), taichi (urriaren 5etik aurrera, astelehenetan 17:00-18:00 artean, Santuenea 12an), bingoa (ostiralak, 17:00-19:00).
-Gainerako ikastaroak: aeroyoga (astelehenak 18:30-20:30, asteazkenak 9:15-11:45 edo 17:30-20:45, ostegunak 17:15-20:30), chikung (astearteak 17:45-20:45).
Izen-ematea: aeroyoga (615 715 991, Leire), chikung (686 957 027, Alex), taichi (675 006 445, Maribi).

Zirriborro

Pintura eta eskulan tailerrean izena emateko aukera duzue. 2026-27 ikasturtean zehar, egun eta orduotan eskainiko dira saioak:
-Astelehenetik ostegunera: 16:45-18:00 (lehen txanda), 18:15-19:45 (bigarren txanda).
-Ostiraletan: 16:45-18:15.
-Astearteetan: 09:00-11:00.
Izen-ematea 609 41 38 83 (Whatsapp bidez).

Etumeta AEK euskaltegia
Ikasturte berrirako matrikulatzeko epea zabalik du Etumeta AEK euskaltegiak. Ohi bezala, euskara ikasteko maila guztiak (A0, A1, A2, B1, B2, C1, C2) eskainiko dituzte. Aurrez aurre eskolak, autoikaskuntza, hobekuntza edota alfabetatze taldeak izango dira. Ordutegi malgutasuna eskainiko dute.  Izena bideotatik eman ahalko da, argibide gehiago jasotzearekin batera:
Nagusia, 43 (astelehenetik ostegunera 11:00-13:00 artean eta 17:30-20:00 artean. Ostiraletan, 11:00-13:00 artean)
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
blogak.eus/etumeta-euskaltegia-aek


Euskara errefortzu saioak
Laugarren ikasturtez jarraian, herriko ikastetxeek eta Usurbilgo Udalak euskara errefortzu saioak antolatu dituzte. "Eskolatik kanpo euskaraz aritzeko eskaintza indartzeko egitasmoa da, doakoa, HH5 eta DBH4 bitartean euskara gaitasunik ez duten edo maila apala ikasleentzat pentsatua". Helburuei dagokienean, xedeok ditu egitasmoak: euskararen ulermena eta ahozko adierazpena hobetzea; euskaraz aritzeko ohitura eta konfiantza handitzea; eskolatik kanpo euskaraz bizitzeko guneak eskaintzea; hizkuntza-kontzientzia lantzea; euskal kulturarekiko lotura indartzea. Saioak "eskolaz kanpo izaten dira, talde txikietan, jolasaren bidez, urritik maiatzera. DBHko ikasleen kasuan, etxeko lanak ulertzeko laguntza gehigarria ere jasoko dute. Sei talde osatzeko aukera dago: lau Udarregi ikastolan eta bana Zubietako eta Aginagako eskola txikietan".

Izena irailaren 25era arte eman ahalko da ikastetxearekin edo zerbitzua kudeatzen duen Ttakun Elkartearekin (zerbitzuak@ttakun.eus / 650 459 354) harremanetan jarrita edota esteka honetako galdetegia osatuta: Galdetegia.

Ikasturte berriko saioon ordutegiak zehaztu dituzte. Urritik maiatzera izango dira:
Udarregi ikastolan 
 • HH5-LH1: 16:45-18:15 (astelehen eta asteazkenetan).
 • LH2-3: 18:00-19:30 (astearte eta ostegunetan).
 • LH4-6: 18:00-19:30 (astearte eta asteazkenetan).
 • DBH: 18:30-20:00 (astearte eta asteazkenetan).
Zubietako eskola txikian: 16:30-17:40 (astelehen eta ostegunetan).
Aginagako eskola txikian: 16:30-18:00 (astearteetan).

Informazio gehiago, euskara@usurbil.eus helbidean jaso ahalko duzue.


Einean elkartea
Ikastaro eskaintza hau plazaratu dute:

Yoga
Irakasleak: Katia 636 711514 / Sebas 605 722825
Luzaketak, arnasketak, lasaitzea...

Pintura
Irakaslea: Susana 609 41 38 83
Olioa, akuarela, pastela...

Eskulanak
Irakaslea: Susana 609 413883
Teknika ugari ikasi gauza politak sortzeko edo berritzeko.

Josteko tailerrak
Irakaslea: Ione 673 642932
Sormena eta joskintza.

Txalaparta eskola
Jexux Artze Kultur Elkarteak 2026-27 ikasturterako antolaturiko eskaintzan izena emateko epealdia zabalik da. Horretarako nahiz informazio gehiago bideotatik eskuratu ahalko da: 695 716 878 / usurbiltxalaparta@gmail.com


KzGunea
Irailean zehar goizez irekiko dute, 09:00-13:00 artean. Hona hemen, hurrengo asteotan KzGunean eskainiko diren ikastaroen berri:
-Irailak 16, 09:00-11:00 “Google Translate. Testuak eta web orriak itzuli”.
-Irailak 17-30, 09:00-11:00 “Ofimatika tresnak. LibreOffice”.
-Urriak 1-5, 16:00-18:00 "Canva. Ikasi diseinatzen".
-Urriak 6-16, 16:00-18:00 "Kudeatu zaitez Google aplikazioekin".
-Urriak 19, 16:00-18:00 "BakQ ziurtagiria".
-Urriak 20-30, 16:00-18:00 "Google aplikazioak zure smartphonean".
Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net

Orbeldi dantza taldea
Ikasturte berrirako ikastaroetan izena emateko irailaren 15era arteko aukera izango da. Informazio gehiago, orbeldi.udt@gmail.com helbidean eskuratu ahalko duzue. Segidan duzue, prestatu duten ikastaro eskaintzaren berri:

Haurrak (LH1-DBH)
LH 1-2: 16:45-17:45 astelehenetan.
LH 3: 16:45-17:45 astearteetan.
LH 5: 16:45-17:45 asteazkenetan.
LH 6: 17:45-18:45 astelehenetan.
DBH: 19:30-21:00 astelehenetan.

Helduak
Oinarrizko Euskal Dantzak: astelehenetan 19:00-21:00 artean.
Euskal Dantza Taldea:  astearteetan 19:00-21:00 artean.
Plaza Dantza Taldea: asteazkenetan 19:00-20:30 artean