Usurbilgo herri nortasunean nahiz bertan abian diren proiektu eraldatzaileetan oinarrituriko bestelako turismo eskaintza sustatzen segitzeko urte bukaerara arteko bisita gidatuen eskaintza plazaratua du 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak.
Hurrengo bisita gidatuak irailaren 20tik aurrera antolatu dituzte. Igande honetarako, esaterako, Museo Irekia eta Zumeta Arte Estudiora bisita. Usurbilgo kaleetako kultur sorkuntzan barrena ibilaldia egingo da lehenik eta, segidan, Txikierdin kokaturiko estudioa ezagutu ahalko dute parte hartzaileek.
Hurrengo egunetan, herri honetako hondakinen kudeaketa eta zaintza ereduak ere ezagutzeko parada izango da.
Bestalde, udazkenean zehar, zehazkiago esanda, urriaren 24an, azaroaren 7an, 8an eta 22an eskainiko diran bisita gidatuak 2026ko Ondarearen Europako Jardunaldien baitan eskainiko dira. Iaz bezalaxe, Gipuzkoako Foru Aldundiak 157 ekintza antolatu ditu ziklo horren baitan udazken honetarako, irailetik azarora, Gipuzkoako 36 udalerrietan; tartean, 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak udalerri honetan eskainiko dituen aipatu lau hitzorduak.
"Ondarea biziberritu, babestu eta bere etorkizuna berriz irudikatzeko" gipuzkoarren esku jartzea dute xede nagusia, Ondarearen Europako Jardunaldiek. "Gure eskuetan" aldarria hautatu dute hain zuzen, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolaturiko zikloaren hamargarren ediziorako. Europako Kontseiluak sustaturikoak dira, Europar Batasunaren lankidetzarekin eta erakunde gehiagoren parte hartzearekin. Ekimenak "Ondare Kulturalari buruzko sentsibilizazioan sakondu nahi du".
Edizio honetako eskaintza "arriskuan dagoen kultura-ondarearen inguruan egituratzen da, hiru lan-ildorekin: biziberritzea, eustea eta berriz irudikatzea", antolatzaileen esanetan.
650 Usurbil Bizi: datozen bisita gidatuak
Irailak 20, igandea
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Arte Estudiora bisita.
Irailak 23, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.
Irailak 25, ostirala
10:00-11:30 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Urriak 4, igandea
11:00-12:45 Bisita gidatu konbinatua: Museo Irekia eta Salbatore elizara bisita gidatua.
Urriak 24, larunbata
11:00-12:30 Salbatore elizaren ondarea eta organo erakustaldia.
Urriak 28, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.
Urriak 30, ostirala
10:00-11:30 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Azaroak 7, larunbata
10:30-12:00 Gerraren memoria ibilbidea bisita gidatua.
Azaroak 8, igandea
11:00-13:15 Bisita gidatu konbinatua: Museo Irekia eta Zumeta Arte Estudioa.
Azaroak 21, larunbata
11:00-12:30 Salbatore elizaren ondarea eta organo erakustaldia (gaztelaniaz).
Azaroak 22, igandea
11:00-12:30 Museo Irekia familientzako Krii Kolektiboarekin.
Azaroak 25, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.
Azaroak 27, ostirala
10:00-11:30 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Abenduak 12, larunbata
11:00-13:15 Bisita gidatu konbinatua: Museo Irekia eta Salbatore eliza.
Abenduak 18, ostirala
10:00-11:30 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Informazio gehiago eta erreserbak: 650usurbilbizi.eus