Talde kide batek aipatu digun moduan, “bizirik segitze dugun seinale” argia izango da ostiral honetako emanaldia. Izan ere, kontzertua eskaintzear baitu berri Floxbin herriko taldeak. Salamancako Asistencia Injustificada taldekoekin ariko dira irailaren 18an, arratsaldeko 19:30etan Benta tabernaren atarian. Luzaro oholtzatik kanpo izan ostean,
2024ko uztailean eskaini zuen metal taldeak Sutegin itzulera emanaldia. AK!" izenekoa izan zen Floxbin taldeak 2016. urtean kaleraturiko estreinako 10 abestiko lana. 2019an argiraratu zuen Joseba Agirresarobe "Txofok" (ahotsa, gitarra), Iñaki Udabe (bateria), Rafael Bajo (gitarra) eta Iñigo Roteta (baxua) laukoteak haien azken lana; "Hil arte bizi" izenekoa. Orain arteko sortze lan guztiak helbide honetan entzun ditzakezue: https://floxbin.bandcamp.com
Azken urteotan, hainbat abesti zintzilikatu ditu Floxbin taldeak. 2021ean, esaterako, "Suge begi" eta "Raus von hier" izeneko kantak zintzilikatu zituen Youtuben duten kanalean. Osasun krisialdia tarteko, festak ordezkatu zituen urte hartako Kultur Biraren agurrean parte hartu zuen talde usurbildarrak. Iaz, "Baby please don´t go", ACDC taldearen cover-aren bertsioa zabaldu zuten atari berean.