Garbigunea
Urtero moduan, irekiera ordutegiz aldatzen dute Atallu industriagunean kokaturiko zerbitzua uztailean eta irailean. Astearte honetara arte, irailaren 15era arte udako ordutegian irekiko dute. Bihartik aurrera, urteko ohiko ordu tarteetan:
-Uztailaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 artean eta 16:00-18:20 artean. Larunbatetan, 09:00-12:50 artean. Igande eta jai-egunetan itxita.
-Irailaren 16tik uztailaren 14ra arte: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 eta 16:00-18:50 artean zabalik; larunbatetan, 09:00-12:50 artean irekiko dute. Igande eta jai-egunetan itxita.
Sutegi udal liburutegia
Irailaren 7az geroztik, ohiko ordutegian irekitzen ari dira; astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00 artean eta 16:00-19:30 artean eta larunbatetan, 10:00-13:00 artean. Informazio gehiago: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).
Gaztelekua
Irailaren 7az geroztik zabalik dute, 12 urtetik gorako gazteei zuzenduriko udal zerbitzua, egun eta orduotan: astelehenetan eta ostegunetan, 16:30-19:30 artean eta larunbatetan, 16:00-19:00 artean. Informazio gehiago bideotatik jaso ahalko da: Gaztelekuan (San Inazio kalea, 3) aipatu egun eta ordutegian, gaztelekuausurbil@gmail.com helbidean edo 688 713 838 telefono zenbakian.
Euskotren
Irailaren 7az geroztik indarrean du "neguko" ordutegia EuskoTrenek. "Udako oporraldia amaitu eta ohiko jarduerara pixkanaka itzultzen ari garenez, irailaren 7tik aurrera tren eta metro linea guztietako ordutegien aldaketa egongo da indarrean. Ordutegiak eta maiztasunak egokitzea da helburua; batez ere hezkuntza- eta lan-arrazoiengatiko joan-etorrien beharrei erantzuteko. Horregatik, neguko ordutegiarekin batera, goizeko puntako orduetan indargarri gisa ibiliko diren trenak ere itzuliko dira", azaldu du Euskotrenek.
Informazio gehiago bideotatik jaso ahalko duzue:
944 333 333
euskotren.eus
Emakumeon Etxea
Hilabete hasieratik zabalik da berriz Kalezarko Pelaioenean kokaturiko udal zerbitzua. Ohiko harrera ordutegia izango dute astearte eta ostegunetan, 12:00-14:00 artean edo 17:00-19:00 artean.
Oiardo kiroldegia
Uztailean eta abuztuan udako ordutegia indarrean izan ostean, irailaren 1az geroztik ordutegi honetan irekitzen dute Oiardo kiroldegia:
-Lanegunetan: 6:30-21:30.
-Larunbatetan: 8:30-21:30.
-Igande eta jaiegunetan: 8:30-14:30.
KzGunea
Abuztuan itxita egon ostean, iraila osoan, astelehenetik ostiralera, 9:00-13:00 artean izango da zabalik. Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
Bidez Bide
Uztailean zerbitzua goizez soilik eskaini eta abuztuan etenda izan ostean, Usurbilgo udalerri barruko Bidez Bide doako bus-taxi zerbitzua ohiko jardunera itzuli zen irailaren 1ean. Astelehenetik ostiralera bost zerbitzu eskaintzen segiko du; hiru goizez eta beste bi arratsalde partean (7:30, 10:30, 13:30, 15:30, 19:00). Informazio gehiagorako deitu 630 643 596 telefono zenbakira. Ordutegi osoa usurbil.eus atarian jaso ahalko duzue.