Hainbat urteetan jaiotako herrikideen topaketak udazken honetan

Noaua Aldizkaria

Geroz eta ugariagoak dira, urte berean jaiotako herrikideentzat antolaturiko topaketak. Udazkena ere oparo joaten da. Momentuz, halako hiru hitzordu antolatu dituzte hurrengo hilabeteotarako. Lerrootan dituzue xehetasunak.

1955ean jaiotakoen topaketa
Aurten ere 1955. urtean jaiotakoak urriaren 24an bilduko dira. Balmasedara egunpasa antolatu dute. Irteeran parte hartu nahi dutenek irailaren 30a baino lehen eman beharko dute izena. Argibide gehiago, komunikazio bideotatik jaso ahalko da: 675 00 64 45 (Maribi), 615 76 04 58 (Patxi).


1966an jaiotakoen topaketa
Aurten 60 urte beteko dituzten herrikideen topaketa antolatu dute urriaren 31n. Bazkaritarako bilduko dira Saizar sagardotegian. Bazkalaurretik, gainera, trikipoteoa iragarri dute. Izena emateko 66 euroko ordainketa egin beharko da, nork bere izen-abizenak adieraziz, urriaren 15a baino lehen, kontu zenbaki honetan: ES54 2095 5069 0091 2749 4577 (Kutxabank).

1969an jaiotakoen topaketa
Aurtengoan azaroaren 7an biltzeko hitzordua finkatu dute. Lehenik, eguerdiko 12:00etan elkartuko dira Atxegaldeko Mahaspildegi elkartean; gero, 14:30etan Artzabal jatetxean bazkaritarako. Ospakizunean parte hartu nahi dutenek 50 euroko ordainketa egin beharko dute, Rural Kutxaren kontu zenbaki honetan: ES32 3008 0259 1547 7191 6121. Ordainketa egiterakoan, erreferentzia zehazterakoan, 69 eta izena zehaztu. Izena emateko azken eguna, azaroaren 3a izango da.