Pello Mari Otaño (Zizurkil, 1857-Rosario, Argentina, 1910) olerkari eta bertsolari erreferentearen bizitzaren azken bi hamarkadak jasotzen ditu “Ombuaren itzala” izeneko filmak. Usurbilgo Udalak irailaren 27an proiektatuko du, arratsaldeko 18:30etan hasita Sutegiko auditorioan. Sarrerak 3,50 eurotan eskuratu ahalko dituzue aldez aurretik, usurbilkultura.eus plataforman. Ikus-entzunezko lan horren zuzendari, Otañoren Zizurkilgo herrikide eta aktore ezagun Patxi Bisquert kultur-etxeko auditorioan izango da filma aurkezten.
2024ko abenduan Otañoren sorterrian, Zizurkilen aurrestreinatu ostean, iazko Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten, Zinemira sailean. Ordutik, herriz herri proiektatzen aritu dira. Usurbilen, Sutegin eskainiko da Udalaren eskutik, irailaren 27an, arratsaldeko 18:30etan.
"Ombuaren itzala
Eguna: irailak 27, igandea.
Ordua: 18:30.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: "Pello Mari Otaño poeta eta bertsolariaren bizitzaren azken 20 urteak jasotzen dira Patxi Bisquertek zuzendutako filmean. Patxi Bisquert bera etorriko da Sutegira filma aurkeztera. Ombuaren itzala Pello Mari Otaño olerkari eta bertsolariari buruzko film biografikoa da. Otaño XIX. mendeko eta XX. mendeko lehen hamarkadako euskal letren erreferente kulturaletako bat izan zen. Filma auzolan bidez ekoitzi da. Horrela, proiektuak herri-oinarri zabala izan du. Euskal Herriko ehundik gora udal, kultura-elkarte, ikastola, institutu, eskola publiko eta tokiko hedabidek esku hartu dute ekoizpenean. Zerbitzu militarra egin nahi ez zuelako egin zuen ihes Argentinara lehenengoz, eta 33 urterekin gaixotu eta Gipuzkoara itzuli zen. Madalen Alberdi ezagutu, ezkondu eta Donostian finkatu ziren. Hainbat literatur lehiaketatan parte hartu eta bere gaitasun poetikoengatik nabarmendu zen. Bere familia eta izaera liberal errepublikano eta foruzalea ezin izan zuenez mantendu, Argentinara itzuli zen azken aldiz emaztearekin eta hiru seme-alabekin".
Sarrera: 3,5 €, usurbilkultura.eus bidez.
Informazio gehiago: pellomariotañoauzolana.eus
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.