2026-27

Euskara ikasi edo maila hobetzeko eskaintza zabala eta galdetegi bat betetzeko deia

Noaua Aldizkaria

Euskara ikasteko trebakuntza saioen eskaintza zabala eskainiko da ikasturte berri honetan ere Usurbilen. Gogoan izan, euskara doan ikasi daiteke udalerri honetan, Udalaren dirulaguntzei esker. Herritarrek euskara ikasteko dituzten premiak ezagutzeko galdetegia jarri du eskuragarri.

Euskara ikasteko eskaintza zabal askoa izango da ikasturte berri honetan ere Usurbilen. Gogoan izan, 2026-27 sasoi berrirako matrikulatzeko epea zabalik du Etumeta AEK euskaltegiak. Ohi bezala, euskara ikasteko maila guztiak (A0, A1, A2, B1, B2, C1, C2) eskainiko dituzte. Aurrez aurre eskolak, autoikaskuntza, hobekuntza edota alfabetatze taldeak izango dira. Ordutegi malgutasuna eskainiko dute.  Izena bideotatik eman ahalko da, argibide gehiago jasotzearekin batera:
Nagusia, 43 (astelehenetik ostegunera 11:00-13:00 artean eta 17:30-20:00 artean. Ostiraletan, 11:00-13:00 artean)
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
blogak.eus/etumeta-euskaltegia-aek

Doako bi ikastaro
Eskaintza horrez gain, Udalarekin lankidetzan euskara-hastapeneko eta jubilatuentzako doako ikastaro bana eskainiko du Etumeta AEK euskaltegiak. Hastapenekoa, "ikastaro egokia da euskara ikasten hasi nahi eta euskararen mundua ezagutu nahi dutenentzat". Jubilatuei zuzendurikoaren "helburuak dira oinarrizko hiztegia lantzea eta eguneroko esamoldeak lantzea, batez ere ahozko gaitasunetan trebatuz". Hemen xehetasunak:
-Euskara-hastapeneko ikastaroa: urritik ekainera, astearteetan, 18:15-19:45 artean Potxoenean.
-Jubilatuentzako ikastaroa: urritik ekainera, ordu eta erdiko saioa astean behin, Artzabalen. Ordutegia, iraila amaieran zehaztuko dute. Halere, ostegunero, 18:00-19:30 artean izatea aurreikusten dute.
Izen-ematea: Potxoenean, euskara@usurbil.eus helbidean edo 943 371 999 telefono zenbakian.


Doan ikasteko aukera
Aipatu moduan, udalaren bi ikastarook doakoak izango dira. Etumeta AEK euskaltegiaren gainerako ikastaroetan parte hartzeko ordaindu egin behar izaten da, baina Udalak %100ean diruz laguntzen ditu, baldin eta ikasleak %80ko asistentzia eta gutxieneko aprobetxamendua egiaztatuz gero. Eskabideak hurrengo urteko uda hasieran egin beharko dira. Pasa den ikasturteari dagokionean, 36 lagunek eskaera egin eta Udalak guztira 15.782,87 € bideratu ditu.

Udalak eskainitako laguntzez gain, "HABEk Euskara Bonua dirulaguntza-lerroa jarriko du martxan; horren bidez, hasierako mailetako ikasleek, ikasturte-hasieran 120 € ordainduta, B1 mailara arte ikasteko ordu-poltsa bat izango dute. Adibidez, hasierako mailatik ikasiko dutenen kasuan, 4 urte izango dituzte B1 mailara arte ikasteko. Bestelako mailei dagokienez ere, emango dituzte dirulaguntzak: beren webgunean aurki daiteke informazio guztia".


Euskara errefortzu saioak
Bestalde, laugarren ikasturtez jarraian, herriko ikastetxeek eta Usurbilgo Udalak euskara errefortzu saioak antolatu dituzte. "Eskolatik kanpo euskaraz aritzeko eskaintza indartzeko egitasmoa da, doakoa, HH5 eta DBH4 bitartean euskara gaitasunik ez duten edo maila apala ikasleentzat pentsatua". Helburuei dagokienean, xedeok ditu egitasmoak: euskararen ulermena eta ahozko adierazpena hobetzea; euskaraz aritzeko ohitura eta konfiantza handitzea; eskolatik kanpo euskaraz bizitzeko guneak eskaintzea; hizkuntza-kontzientzia lantzea; euskal kulturarekiko lotura indartzea. Saioak "eskolaz kanpo izaten dira, talde txikietan, jolasaren bidez, urritik maiatzera. DBHko ikasleen kasuan, etxeko lanak ulertzeko laguntza gehigarria ere jasoko dute. Sei talde osatzeko aukera dago: lau Udarregi ikastolan eta bana Zubietako eta Aginagako eskola txikietan".

Izena irailaren 25era arte eman ahalko da ikastetxearekin edo zerbitzua kudeatzen duen Ttakun Elkartearekin (zerbitzuak@ttakun.eus / 650 459 354) harremanetan jarrita edota esteka honetako galdetegia osatuta: Galdetegia.

Ikasturte berriko saioon ordutegiak zehaztu dituzte. Urritik maiatzera izango dira:
Udarregi ikastolan 
 • HH5-LH1: 16:45-18:15 (astelehen eta asteazkenetan).
 • LH2-3: 18:00-19:30 (astearte eta ostegunetan).
 • LH4-6: 18:00-19:30 (astearte eta asteazkenetan).
 • DBH: 18:30-20:00 (astearte eta asteazkenetan).
Zubietako eskola txikian: 16:30-17:40 (astelehen eta ostegunetan).
Aginagako eskola txikian: 16:30-18:00 (astearteetan).

Informazio gehiago, euskara@usurbil.eus helbidean jaso ahalko duzue.


Galdetegia
Euskara ikasteko eskaintza zabalarekin batera, herritarrek euskara ikasteko dituzten premien berri izateko galdetegia eseki du Usurbilgo Udalak. Galdetegia betetzeko deia egin du. "Euskara izango bada harrera-hizkuntza, eguneroko harremanetan euskaraz aritzeko, arlo sozioekonomikoan jauzia eman nahi bada, ezinbestekoa da guztien ahalegina. Horregatik, orain arteko eskaintzaz gain, udalak are gehiago erraztu nahi du euskara ikastea, eta, horretarako, lehenik, galdetegi bat prestatu du, herritarren beharrak ezagutzeko; behar horiek aztertu ondoren, asmoa da premien araberako eskaintza diseinatzea, herritarrek behar dutenera egokitzeko, eta, beraz, euskalduntze-bidea errazteko".

Galdetegia esteka honetan klikatuta bete daiteke: herritarrek euskara ikastateko premiei buruzko galdetegia