Floxbinek gogotik girotu du Benta ataria

Noaua Aldizkaria

Usurbilgo musika taldearen erritmora ekin dio asteburuari, Benta atariko bilkura jendetsuak.

Musika doinu biziekin ekin diote asteburu berri honi herri erdigunean. Eremu zabalagoan entzungai izan arren, Benta ataria kontzertu gune edo oholtza bilakarazi dute ostiral arratsalde honetan. 19:30ak jota hasi du aspaldi zuzenean entzun gabe genuen taldeak, gaurko iragarritako kontzertua.

Floxbin taldeari buruz ari gara, edo bestela esanda, Joseba Agirresarobe "Txofo" (ahotsa, gitarra), Iñaki Udabe (bateria) eta Iñigo Roteta (baxua) hirukoteaz. Aspaldiko partez berriz ere plazara irten dira.

Salamancako Asistencia Injustificada taldekoekin batera itzuli dira jendartera. Parean, bilkura jendetsua izan dute haien abesti eta erritmoetan barneratua.

2024ko uztailean eskaini zuen metal taldeak Sutegin aurreko emanaldia. AK!" izenekoa izan zen Floxbin taldeak 2016. urtean kaleraturiko estreinako 10 abestiko lana. 2019an argiraratu zuten haien azken lana; "Hil arte bizi" izenekoa. Orain arteko sortze lan guztiak helbide honetan entzun ditzakezue: https://floxbin.bandcamp.com

Azken urteotan, hainbat abesti zintzilikatu ditu Floxbin taldeak. 2021ean, esaterako,  "Suge begi" eta "Raus von hier" izeneko kantak zintzilikatu zituen Youtuben duten kanalean. Osasun krisialdia tarteko, festak ordezkatu zituen urte hartako Kultur Biraren agurrean parte hartu zuen talde usurbildarrak. Iaz, "Baby please don´t go", ACDC taldearen cover-aren bertsioa zabaldu zuten atari berean.