Auzo-konpostatik eratorritakoa, herritarren esku estreinakoz

Noaua Aldizkaria

Estreinakoz, auzo-konpostatik eratorritako konposta herritarren esku jarriko du Udalak. Ostiralean izango da, irailaren 25ean, Baratze Parkean.

 Doan hartu ahal izango da, “nork bere pala eta zakua hartuta egin ahal izango du”. Udaletik jakinarazi dutenez, “herritarren esku jarri aurretik aztertu eta bahetu egin da”. Urte osoan eska daiteke auzo- nahiz auto-konposta egitea. “Udalak hornitzen du egituratzailea, eta hustu ere udalak egiten du, taldeak horrela nahi izanez gero”.

Auzo- nahiz auto-konpostatze egitasmoetan parte hartzeko eskaera noiznahi egin daiteke. Dagoeneko, gutxienez, 578  familiek parte hartzen dute guneotako batean. “Udalak hornitzen du egituratzailea, eta hustu ere Udalak egiten du, taldeak horrela nahi izanez gero”, argitu dute. Udalak kaleratua duen eskuorrian ohartarazi moduan, "ohikoena, kubo marroian bildu eta dagokion egunetan ateratzea da. Baina onena, ahal izatekotan, etxean bertan norbere biohondakinak kudeatzea da, auto- edo auzo-konpostaren bidez, ongarri baliotsu bat sortuz hondakinak garraiatzen ibili gabe".

Egitasmootan parte hartzen dutenek abantaila fiskalak dituzte. Izan ere, %40ko deskontua aplikatzen zaie hondakinen zergaren tarifa finkoan. Informazio gehiago Udaleko Atez Ateko bulegoan jaso dezakezue, bideotatik baita: 900 776 776, 606 501 024 (whatsapp zerbitzua, 9:30-14:30 artean), atezate@usurbil.eus