Erregimen frankistak Txiki eta Otaegi fusilatu zituenetik 51 urte beteko dira igande honetan, irailaren 27an. Urteurrena oroitzeko 50 ekitaldi baino gehiago antolatu ditu Sortuk Euskal Herrian; haietako bat, “Loturak askatzera” izenburupean Usurbilen, 13:00ean Sutegi atariko plazatxoan. “Aurtengo irailaren 27an, 50 plaza baino gehiagotan elkartuko gara, Txiki eta Otaegi, zein herri honen askatasunaren alde borrokatu zirenak oroitu eta etorkizunari begiratzeko. Duela mende erdi askatu gabe geratu ziren lotura horiek askatzeko konpromisoa dugu”. Lehenbizi brindisa eta gero mokadutxoa iragarri dute.
Sorturen esanetan, 78ko erregimeneko korapiloak askatzeko aukerak badaude, askapen prozesua une erabakigarrian dagoen honetan. Honenbestez, igandekoa memoriaren eguna izateaz gain, "askapen borrokan berresteko, eta etorkizunera begiratzeko eguna ere bada", Sorturen esanetan.
