Ikusmina bazen. Horren lekuko, Sutegi ataria nola bete duten. Lehen Txiskeroak, orain Orban izeneko proiektu berriarekin plazaratu da ostiral honetan, irailaren 25ean, herriko musika talde berria. "Ama" izeneko estreinako lanaren baitako abesti sorta aurkeztu du jendaurrean, Axel Flores, Axular Errekondo, Aritz Urkijo, Enaitz Manterola eta Alain Harreguy boskoteak.
Gazte belaunaldi berriaren sorkuntzari tartea egin dio emanaldiak, Orbanen aurretik, herriko abeslari eta musikari gehiago igo baitira kultur-etxeko oholtzara. Taldearen zein haren sorkuntza lan berriaren aurkezpen emanaldia izan da ostiral honetakoa. Baina taldeak haien jatorriari ere keinua egin nahi izan dio. Txiskeroak gisa plazaraturiko musikari ere lekua egin diote saio berean.
Aurkezpenean, kontzertutik haratago, haien musika entzuteko gonbita egin dute Orbaneko kideek. Esteka honetan entzun ditzakezue, aipatu taldekoen abestiak: Orban musika taldea