AP8 errepidea itxiko dute gaur gauean

Noaua Aldizkaria

Mantentze lanak tarteko, astelehen gau honetan AP8 errepidea itxiko dute udalerri honen parean.

Adi, AP8 baliatu behar dutenek datozen bi gauotan. Bidegik jakinarazitakoaren arabera, "errepidearen sistemen eta tuneletan mantentze-lanak" tarteko, astelehen honetan, irailaren 28an 01:30-23:00 artean eskuineko erreia itxiko dute 28,000 eta 27,800 pk artean Irungo noranzkoan. Gero, astelehen gau honetako 23:00etatik astearte goizaldeko 4:00ak arte, bestalde, errepidea guztiz itxita egongo da "Usurbil eta Donostia artean, 27,000 eta 19,000 pk artean" noranzko berean.

Tarte horretan, itxierak iraun artean, "zati horretan erabiltzea aurreikusita zuten ibilgailuek, GI-20a erabili beharko dute, Behobiako norabidean bidaia jarraitzeko zein N-I eta A-15arekin lotura egiteko".

Lanok segida izango dute biharamunean, irailaren 29an, Donostia eta Oiartzun artean. Goizeko hamaiketan hasi eta gauerdira arte, ezkerreko erreia itxiko dute lehenik. Segidan, astearte gauerditik asteazken goizaldeko 4:00ak arte errepidea guztiz itxiko dute, "20,000 eta 12,000 pk artean, errepidearen sistemetako eta tuneletako mantentze-lanekin jarraitzeko", Bidegik ohartarazi duenez.

Albiste honi atxikitako Bidegiren bideoan dituzue argibide gehiago.