"Ombuaren itzala" filma proiektatu dute Sutegin gaur arratsaldean. Patxi Bisquertek zizurkildarrak zuzendutako filmean Pedro Mari Otaño poetaren bizitza kontatzen du. Bisquert bera Usurbilera etorri da pelikularen nondik norakoak azaltzeko.
Zuzendariak azaldu duenez, Otaño hiru aldiz joan zen Ameriketara. Lehenengo aldian soldaduskara ez joateko egi zuen, eta bizpahiru urte eman zituen bertan. Itzuleran, Donostian finkatu zen, eta bat-batean Argentinara itzultzea erabaki zuela esan du Bisquertek. Otañok aitari egindako bertso baten hasiera ere aipatu du zuzendariak erabaki hori hobeto ulertarazteko: "Ameriketara noa nere borondatez, aspertuta nagoelako emengo suertez".
10 urtez egon zen Ameriketan, eta osasun arazoengatik Euskal Herrira bueltatzea erabaki zuen. "Beti izan zen osasun txarrekoa", jakinarazi du Bisquertek. Etorreran, bere emaztea ezagutu eta familia bat osatu zuen. Zortzi urte Euskal Herrian igaro eta gero Argentinara joan zen familiarekin. Hori izan zen haren azken bidaia, hamabi urteren ondoren Argentinan hil baitzen 53 urterekin.
Zuzendariak bigarren bidai horretatik abiatuta egin duela filma aitortu du, "adituen ustez" horiek baitira Otañoren urterik emankorrenak.
Filma ikusi nahi izanez gero, Primeran plataforman dago ikusgai.