Irati Arangurenek Txirrindularitzako Europako Txapelketan parte hartuko du

Noaua Aldizkaria

Irati Aranguren iaz irabazitako Espainiako Kopako maillotarekin. 

Laboral Kutxako txirrindulariak 23 urte azpiko txapelketan parte hartuko du Espainiako Selekzioarekin. 

Irati Aranguren txirrindulari usurbildarrak Europako 23 urte azpiko txapelketan parte hartuko du. Laboral Kutxako korrikalaria Espainiako Selekzioarekin lehituko da Šenčur-en (Eslovenia) urriaren 2an, goizeko bederatzietan. 

Šenčur-eko 22,1 kilometroko zirkuituari lau buelta eman beharko dizkiote, eta guztira 88,4 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. Ibilbidean zehar lau aldiz igo beharko dute Mozjanca-ko mendatea. Mendateak 2,1 kilometroko luzera du, eta %10,1 eko bataz besteko aldapak ditu, eta aldaparik gogorrena %14ekoa da.