Oraindik udal dirulaguntza gehiagotara eskabideak aurkezteko aukera

Noaua Aldizkaria

Zenbait udal dirulaguntza lerroetara eskabideak aurkezteko azken eguna atzokoa izan arren, oraindik zenbait deialdietan parte hartzeko epealdiak zabalik jarraitzen du.

Usurbil Zabalik dirulaguntza deialdirako eskabideak aurkezteko azken eguna zen atzokoa. Halere, beste zenbait lerroetara eskabideak aurkez ditzakezue oraindik.

Azaroaren 13ra arte aurkeztu ahalko dira norgehiagoka erregimenekoak ez diren kirol arloko dirulaguntzetarako eskabideak, edota urte osoan zehar gizarte-bazterkeriaren aurkako deialdiari lotutakoak. 

Azkenik, Usurbilgo tokiko zerbitzu txikien belaunaldi-erreleboa sustatzeko dirulaguntza deialdirako eskabideak ere aurkez daitezke.

Segidan dituzue xehetasunak.


2026ko Usurbilgo Udalaren dirulaguntza deialdiak
Gizarte-bazterkeriaren aurkako dirulaguntzen deialdia
Xedea: oinarrizko beharrak asetzea da, baliabide ekonomikorik ez eta bestelako laguntzak jaso ezin dituzten pertsona edo familiei zuzenduta daude.  Udal-laguntza hauen helburua da lehen mailako premiak (etxebizitza, mantenua…) eskuratzeko bidea erraztea, beste administrazio batzuen bidez ematen diren prestazioak eskuratu ezin direnean. Bizitza duina izateko ezinbesteko gastuak dira, alegia, osasuna, higienea, etxebizitza eta beste hainbat arlotan gutxieneko parametroak betetzeko ezinbestean bideratu beharrekoak. Prestazio ekonomiko hauek ezohikoak dira, aldi baterakoak, dirulaguntza izaerakoak, subsidiarioak, osagarriak eta finalistak.
Diruz lagunduko diren gastuak:
-Etxebizitza bat eskuratzeko sarrera gastuak.
-Sendagileak agindutako medikazioa, gizarte-segurantzak diruz laguntzen ez duen kasuetan.
-Diruz laguntzen ez diren justiziaren-arloko gastuak.
-Diruz laguntzen ez diren hezkuntza-gastuak.
-Ohiko eguneroko gastuak (elikadura, arropak, garraioa).     
-Aurreko kontzeptuetan zorpetzea egongo dela aurreikusten diren egoerak.
-Udaleko gizarte-langilearen txostenean adierazten diren premia biziko beste edozein gastu.
Informazio gehiago: otsailaren 12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.


Norgehiagoka erregimenekoak ez diren kirol arloko dirulaguntzak eskatzeko deialdi irekia
Xedea: norgehiagokakoak ez diren kiroletako dirulaguntzak jaso ahal izateko Usurbilgo Udalaren dirulaguntzen oinarri erregulatzaileak ezartzea, beti ere aurretik udal dirulaguntzarik kontzeptu honengatik jaso ez badute.  
Onuradunak:
-Laguntza bereziak.
-Taldeetako prestakuntza teknikoak.
-Kirolarien oinarrizko osasun miaketak.
-Eskolaz kanpoko kirol jardueretan parte hartzeko diru laguntzak.
Partida:
-Laguntza bereziak: 6.000 euro.
-Taldeetako prestakuntza teknikoak: 1.000 euro.
-Kiroletako oinarrizko osasun miaketak: 5.000 euro.
-Eskolaz kanpoko kirol jardueretan parte hartzeko dirulaguntzak: 5.000 euro.
Eskabideak: azaroaren 13ra arte. 
Informazio gehiago: otsailaren 12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.     

Eskabideak: presentzialki udal erregistroan edo telematikoki usurbil.eus atarian.
Informazio gehiago: https://www.usurbil.eus/eu/diru-laguntzak
Deitzailea: Usurbilgo Udala.


Usurbilgo tokiko zerbitzu txikien belaunaldi-erreleboa sustatzeko dirulaguntza deialdia
Udal dirulaguntza horren oinarriak irailaren 8ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak kaleratu zituen. "Oinarri hauen xedea da Usurbilgo Udalak tokiko ohiko zerbitzuen ondorengoetaratzea eta belaunaldi-erreleboa sustatzeko emango dituen 2026ko dirulaguntzak arautzea, lehiarik gabeko norgehiagoka-erregimenean, lehendik dauden jardueren jarraipena bermatzen duten titular berriei laguntzeko. Dirulaguntza hauen bidez, lehendik Usurbilen ezarriak dauden eta bideragarriak diren tokiko merkataritza, ostalaritza eta bestelako ohiko zerbitzuen itxiera saihestu nahi da, herritarrentzat oinarrizkoak diren zerbitzu horien jarraipena bermatzeko", dio Udalak GAO-n argitaraturiko iragarkian.

Helburua, "negozioen titulartasuna hartzen duten pertsona fisiko edo juridikoei laguntzea da, bideragarritasun ekonomikoko eta egonkortasuneko baldintzetan jarraituko dutela bermatuz". Alegia, "tokiko zerbitzu txikien iraunkortasuna" sustatu nahi du Udalak dirulaguntza lerro berri honen bidez, "jarduera ekonomiko finkatuen transmisio ordenatuko prozesuak erraztuz". Horregatik, "bereziki, dauden negozioen jarraikortasuna bermatu nahi da, transmisioaren ondorengo hasierako fasean egonkortzen lagundu, eta jarduerari atxikitako enpresa-ezagutza behar bezala transferitzen lagundu".

Kopurua
35.800 euro bideratuko ditu Udalak dirulaguntza deialdi horretara. Hiru lerroetan banatuko dute laguntza hori. "11.000 € eskualdaketari lotutako gastuei aurre egiteko eta beste 16.800 € bi urtetako lokalaren alokairu edo erosketa gastuak diruz laguntzeko lerrorako. Azken lerro hon
etarako gehienez ere 9.600 € erabiliko dira 1. urtean eta 7.200 € bigarren urtean. Gainera beste 8.000 € ezarri dira ezagutza edo know-how-aren transmisiorako".

Zenbaki gehiago. Negozioa eskualdatzeari lotutako dirulaguntza gehienez 5.500 eurokoa izango da; eskualdatutako lokalaren alokairu edo erosketa gastuei aurre egiteko laguntza gehienez 400 eurokoa hilero lehen urtean eta 300 eurokoa hilero bigarrenean; azkenik, ezagutza transmititzea ahalbidetzeko gehienez ere 4.000 euroko laguntza jaso ahalko da. "Enpresa bakoitzeko laguntzak guztira gehienez ere lehendabiziko urtean 14.300 € (5.500 € + 4.800 € + 4.000 €) izango dira eta bigarrengoan 3.600 €. Enpresa bakoitzak bi urtetan gehienez jasoko duen diru-laguntza 17.900 € izango dira".

Eskabideak 2027ko urriaren 31ra arte eskatu ahalko dira presentzialki udal erregistroan edota telematikoki usurbil.eus atarian.

Udalak jasotako "eskabideen kopuruak eta zenbatekoak ezarritako baliabide ekonomikoak gaindituko balitu, Usurbilgo Udalak zenbateko hori handitu ahal izango du, bere finantza-aukeren arabera".

Informazio gehiago, irailaren 8ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean jaso ahalko duzue.