Errebote Eguna asteburuko kirol hitzorduen artean, eskubaloi eta futbol neurketekin batera

Noaua Aldizkaria

Eskubaloi eta futbol partidekin batera, 2. Errebote Eguna ospatuko dute asteburuan Zubietan. Errebotea ezagutarazi, biziberritu eta sustatu nahi du Zubieta Pilota Elkarteak, ekintza ziklo horren bigarren edizioarekin. Lerrootan duzue, asteburuko hitzordu horien guztien berri.

2. Errebote Eguna
Urriak 3, larunbata
17:00 Gazteen arteko Joko Garbi partidak.
Bukatutakoan, Joko Garbian jostatzeko aukera irekia. Xextoak eta pilotak probatzeko aukera irekia, nork irakatsia ere izango da.
19:30 Afari-merienda, trikitilariek alaituta.
20:30 “ERREBOTEA. Plaza-joko baten muina” Zubietako errebote partida baten testuinguruan, jokoa ulertzeko gako nagusiak biltzen dituen bideoa.
Ondoren, solasaldia, zalantzak argitzeko aukera paregabea.

Urriak 4, igandea
10:30 “Enrike Abril” txapelketako finalerdia: Luzean-Kanboarrak. Partida ikusi bitartean jokoari buruzko azalpenak emango dira, ikusleen artean horretan arituko direnen eskutik.

Antolatzailea: Zubieta Pilota Elkartea.


Futbola
Haranen
Urriak 3, larunbata
10:00 Infantil nesken F-8: Usurbil F.T.-Goierri Gorri “B”
11:30 Mutilen infantil handiak: Usurbil F.T.-Zarautz K.E.
15:30 Gizonezko erregionalen 1. maila: Usurbil F.T. “B”-Eibartarrak F.T. “B”
17:30 Gizonezko jubenilen gorengo maila: Usurbil F.T.-Soraluze C.F.
19:30 Emakumezkoen ohorezko erregional maila: Usurbil F.T.-Intxaurdi K.E. “B”

Urriak 4, igandea
10:00 Alebinen 2. Urtekoen liga: Usurbil F.T.-Zarautz K.E.

Haranetik kanpo
Urriak 3, larunbata
10:45 Emakumezko kadeteen 1. Maila, Elbarrenan: AIztondo “B”-Usurbil F.T.
12:00 Mutilen infantil txikiak, Atsobakarren: Ostadar S.K.T.-Usurbil F.T.
16:00 Gizonezkoen gorengo maila, Astigarragako Zarkumendegin: Astigarragako Mundarro FKE-Usurbil F.T.
17:30 Gizonezko kadeteen 1. Maila, Iraetan: Zestoa K.B. “B”-Usurbil FT “B”

Urriak 4, igandea
Ordua zehazteke: alebin neskak, Kopa, Añorgako Rezolan: Añorga K.K.E.-2015-16 “A”-Usurbil F.T.


Eskubaloia
Kiroldegian
Urriak 3, larunbata
09:30 Jubenil mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E. A-Barakaldo
11:15 Kadete mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Barakaldo
12:45 Jubenil neskak: Cortes Usurbil K.E.-Ordizia Landu
17:15 Jubenil mutilak, Territorial Maila: Usurbil KE-Egia Baztarre taberna
19:30 Senior mutilak, Lehen Nazionala: Saizar Usurbil K.E.-Anaitasuna

Kiroldegitik kanpo
Urriak 3, larunbata
Goizez, infantil gizonezkoen festa Elgoibarren.
Senior neskak Hernanin.

Urriak 4, igandea
Goizean zehar, infantil emakumezkoen festa Oiartzunen.