"Bizitza baten txatalak, andre bat lurrari emana" liburua aurkeztu du Onintza Enbeita

Noaua Aldizkaria

Feli Madariaga Torrealdairen bizitza kontatzen du Enbeitak liburuan. 

Atzo arratsaldean aurkeztu zuen Onintza Enbeitak ""Bizitza baten txatalak, andre bat lurrari emana" liburua, Emakumeen Etxean. Liburuak Feli Madariaga Torrealdarien bizitza kontatzen. 

Egileak aitortu zuen hasieran hirugarren pertsonan idatzi behar zuela liburua, baina idazten joan ahala konturatu zen hoberena Feliri "garrantzia" ematea zela, eta haren ikuspuntutik idatzi du. 

Liburua "irakurterraza eta ez luzeegia" izatea nahi zuen Enbeitak, Felik ere liburua irakurri zezan. Liburua Argiako Bizi Baratzaren baitan sortzen ari diren liburu sorta baten bigarren liburua da, eta kasu honetan, Enbeitari emakumea eta lurra lotzen zituen liburu bat idazteko eskatu zioten. 

Liburua hainbat pasartez osatuta dago, eta muxikarrak onartu du Feliren bizitza ez duela kronologikoki kontatu, pasarte horiek lurra eta emakumea lotzen zituztenaren arabera antolatu dituztela; hau da, Feli baserrira ezkondu zenean itzultzen da eta hor hasten da liburua, bizitzako aurreko pasarteak liburuan zehar kokatuz. Hortik dator izenburua "Txatalak" zati esateko erabiltzen baitute bizkaialdean. 

Glosarioa bat ere gehitu diote liburuari bizkaitarrez idatzita baitago, baina Madariagak aipatzen dituen hainbat familia eta pertsona azaltzeko ere balio du. Horrez gain, argazkiak txertatu dituzte liburuan zehar 

Muxikarrak, Feliren hainbat esaldi nabarmendu ditu aurkezpenean zehar, harentzat oso esanguratsuak baitira: "Ama eta lurra beti ematen ari dira, baina ez badiozu itzultzen agortu egiten da", edo "gauza ederragorik ez dago dantza egitea baino" edota "senar-emazte gisa asko eztabaidatzen dugu, baina ohera beti lagun joaten gara", besteak beste. Esaldi horietatik, egileak bi ondorio nagusi ateratzen ditu. Lehena, Madariagak badakiela lan asko egin duela, baina lasaitasuna izan duela ez duelako beste batzuentzat lan egin; eta bestea, baserrian bizitzeak askatasuna eman diola, agian, Gernikan bizitzeak emango ez liokeen askatasunaz bizi izan dela.