Aisialdiko hezitzaile izateko ikastaroaren aurkezpena gaur

Noaua Aldizkaria

Aisialdiko hezitzaile gisa jarduteko ikastaroa eskaini asmo du beste urte batez, ikastolen elkarteko Aisiola eskolak. Formakuntzari buruzko aurkezpen saioa antolatu dute ostiral honetarako, urriaren 2rako. Lerrootan dituzue xehetasunak baita hurrengo asteetarako antolaturiko bestelako trebakuntza saioei buruzko informazioa ere.

Hezitzaile izateko ikastaroaren aurkezpena
Aurreko urteen ildotik, oraingo honetan ere, Aisiola izeneko Euskal Herriko ikastolen elkarteko hezkuntza ez formaleko eskolak hezitzaile gisa lan egiteko prestakuntza ikastaroa eskaini nahi du Usurbilen. Horregatik, ekimenarekiko interesa izan dezaketen 17 urtetik gorako herriko gazteekin biltzeko aurkezpen saioa antolatu dute urriaren 2an, arratsaldeko 17:00etan Potxoenean. “Ikastaroaren zehaztasunak bileran aipatuko ditugu, izan ere, ikasleekin adosten dugu egutegia eta izen-emateak”. Informazio gehiago, bideotatik jaso daiteke: aisiola@ikastola.eus / 943 445 108.


Kantu Taldea
Irailaren 26an, Bardozeko Xarnegu ikastolako guraso eta kantujirako kideekin batera plazaratu ostean, astelehenero biltzen segiko du Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak ikastarorako 18:00etan, Agerialdeko musika gelan. "Euskal abestiak maite dituen edonork, ateak zabalik ditu. Hortaz, hurbildu lasai asko oso ondo pasako duzu gurekin!". Hurrengo kantu-jira urriaren 31rako dute iragarria. Ohi bezala, 12:00etan abiatuko da Mikel Laboa plazatik.

Salsa, batxata
Urriaren 1etik aurrera, ostegunero izango dira saiook, 16:45-17:45 artean, Zumarten. Izena emateko deitu 655 73 19 15 telefono zenbakira. Herritar oro, baina bereziki gizonezkoak animatu nahi dituzte baita ikastarora.


Yoga Aginagan
Juanjo Lertxundik yoga ikastaroa eskainiko du urriaren 7tik aurrera Aginagan. Asteazkenero eskainiko du saioa, 16:30-18:00 artean. Hileroko kuota 50 eurokoa izango da, 40 eurokoa jubilatuentzat. Plaza kopuru mugatua egongo da. Informazio gehiago jasotzeko, telefono zenbaki honetara deitu daiteke: 637 413 691.


Santuenea Kultur Elkartea
Hurrengo urteko ekainera arte ikastaro sorta antolatu du Santuenea Kultur Elkarteak:
-Jubilatuentzat: memoria (astelehenak, 18:00-19:30), taichi (urriaren 5etik aurrera, astelehenetan 17:00-18:00 artean, Santuenea 12an), bingoa (ostiralak, 17:00-19:00).
-Gainerako ikastaroak: aeroyoga (astelehenak 18:30-20:30, asteazkenak 9:15-11:45 edo 17:30-20:45, ostegunak 17:15-20:30), chikung (astearteak 17:45-20:45).
Izen-ematea: aeroyoga (615 715 991, Leire), chikung (686 957 027, Alex), taichi (675 006 445, Maribi).


Txalaparta eskola
Jexux Artze Kultur Elkarteak 2026-27 ikasturterako antolaturiko eskaintzan izena emateko epealdia zabalik da. Urriaren 5ean abiatuko dute ikasturtea. Saioak astearteetan izango dira. Izena eman nahiz informazio gehiago bideotatik eskuratu ahalko da: 695 716 878 / usurbiltxalaparta@gmail.com


KzGunea
Urrian zehar, 16:00-20:00 artean irekiko dute. Hona hemen, hurrengo asteotan KzGunean eskainiko diren ikastaroen berri:
-Urriak 6-16, 16:00-18:00 "Kudeatu zaitez Google aplikazioekin".
-Urriak 19, 16:00-18:00 "BakQ ziurtagiria".
-Urriak 20-30, 16:00-18:00 "Google aplikazioak zure smartphonean".
Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net


Oiardo kiroldegia
Usurbilgo Udalak asteazken honetan, irailaren 30ean iragarri moduan, zabalik da gaurtik, Oiardo kiroldegiko igerilekuko ikastaroetarako izena emateko tartea. Urriaren 12ra arte matrikulatu ahalko duzue uretako ekintzetan.

Azken urteon antzera, Udalak galdetegi bat prestatu du. Hori osatuta bideratu ahalko da izen-ematea. Esteka honetan eskura dezakezue aipatu galdetegia: Oiardo kiroldegiko uretako ikastaroak

Urtero moduan, "izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gaindituko balu, Usurbilgo kiroldegian abonatu direnek lehentasuna izango lukete, eta, beharrezkoa balitz, zozketa egingo lukete, urriaren 15ean".

Gogoan izan, urtean zehar noiznahi, %50-90 arteko udal hobariak eska ditzakete Oiardo kiroldegiko ikastaroetarako, "Usurbilen erroldatutako eta baldintza ekonomikoak betetzen dituzten bizikidetza-unitateek" udaletxera joanda, 943 371 951 telefono zenbakira deituta edo errenta@usurbil.eus helbidera idatzita.

Udaletik gogora ekarri dutenez, "Usurbilgo Jarduera Fisiko eta Kirol Sailaren helburua da herritarren bizi-kalitatea hobetzea. Horretarako, ariketa fisikoa egitea sustatu nahi dugu, osasuntsuago izateko eta gaixotasunei aurre hartzeko". Helburu horri begira, askotariko taldeekin hartuemanetan da Udala, "kirol elkarte, eskola, ikastola eta herriko beste talde eta elkarteekin".


Hona hemen, Oiardo kiroldegiko igerilekuan eskainiko diren ikastaroen zerrenda. "Hainbat aukera eskaintzen ditugu, hala nola, kirol instalazioetan abonatua izatea, norbera bere kasa etorri eta ariketa egiteko; urte guztiko ikastaroak zein ikastaro puntualak eta txapelketak".

-0-16 urte artekoentzat: haurtxoak (0-1), haurtxoak (2-3), HH3, HH4, HH5, LH1, LH2, LH3-4, LH5-6, igeriketa gazte (+12 urte).
-16 urtetik gorakoentzat: a
quagym, aquagym +1, hastapena, hobekuntza, errendimendua, konbinatua (igeriketa + tonifikazioa), konbinatua (igeriketa + spinning), konbinatua (igeriketa + aquagym), igeriketa +1.

Informazio gehiago, bideotatik jaso ahalko da:
Oiardo kiroldegiko uretako ikastaroen eskaintza
943 37 24 98
kirola@usurbil.eus

Oiardo kiroldegiaren ordutegia:
-Lanegunak: 06:30-21:30.
-Larunbatak: 08:30-21:30.
-Igandeak eta jaiegunak: 08:30-14:30.
-Asteazkenak, 09:00-11:00: doako Kirol Orientazio Zerbitzua.