Markel Kortak zilarrezko bi domina lortu ditu Caceres-en lehiatu den Espainiako Eskalada Txapelketan. Lesio baten ondorioz sei aste erabat geldirik ego eta gero itzuli zen asteburuan lehiatzera Korta. Bi modalitateetan parte hartu zuen, zailtasunean eta boulderrean. Bietan lortu ditu bigarren postuak.
Asteburuko emaitza horiekin boulderreko sailkapen orokorreko garaile bihurtu zen usurbildarra, zailtasunean, aldiz, laugarren postua eskuratu zuen. Emaitza horiekin datorren urtean Europan lehiatzeko hautaprobetan egotea eskuratu du eskalatzaile gazteak.