Duela hilabete, gaurko egunez, irailaren 7an ireki zuten berriz Gaztelekua, 2026-27 ikasturteari ekiteko. Hilabete geroago, asteazken honetarako, urriaren 7rako deitu dute, urteroko guraso bilera. Haiei zuzenduriko aurkezpen saioa egingo dute, gaur arratsaldeko 17:30ean, San Inazio kalea 3an kokaturiko egoitzan.
Gogoan izan, 12 urtetik gorakoei zuzenduriko udal zerbitzua dela Gaztelekua. Ordutegi honetan zabaldu ohi dute: astelehenetan eta ostegunetan, 16:30-19:30 artean eta larunbatetan, 16:00-19:00 artean. Informazio gehiago bideotatik jaso ahalko da: Gaztelekuan (San Inazio kalea, 3) aipatu egun eta ordutegian, gaztelekuausurbil@gmail.com helbidean edo 688 713 838 telefono zenbakian.