Hiru lan deialdi plazaratu ditu Beterri Buruntza Mankomunitateak asteazken honetako, urriaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez: zuzendari, Zuzendari, Ekintzailetzako eta Komunikazio zein Harremanetarako Teknikari postuetarako plaza bana oposizio-lehiaketa askez eskuratzeko deialdiak eta haiei lotutako oinarriak plazaratu ditu aipatu mankomunitateak. Lerrootan dituzue xehetasunak.
Zuzendari plaza bat lehiaketa-oposizio irekiaren bidez hautatzeko deialdia
Eskatutako berariazko titulazioa: Zuzenbideko, Politika, Ekonomia edo Enpresa Zientzietako, Merkataritzako intendenteko edo Aktuarioko Lizentziatura.
Bete beharreko eginkizunak: besteak beste, enpresak, ekintzaileak, enpleguak eta turismoak lurraldearen garapen ekonomiko eta soziala bultzatzeko duten estrategia definitzea, garatzea eta ebaluatzea; Mankomunitateko arloetako jarduerak, zerbitzuak, programak eta proiektuak planifikatu, zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzea, eraginkortasuna eta eragina bermatuz; lantaldea gidatzea eta antolatzea, pertsonen garapena, koordinazioa eta emaitzetara bideratutako lan-dinamika sustatuz.
Informazio gehiagorako: urriaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Ekintzailetzako Teknikari plaza lehiaketa-oposizio irekiaren bidez hautatzeko deialdia
Eskatutako berariazko titulazioa: Gradua, Lizentziatura, Ingeniari Teknikoa, Unibertsitateko Diplomaduna, Arkitekto Teknikoa edo baliokidea.
Bete beharreko eginkizunak: lurraldeko testuingurua, ekintzailetza joerak eta jarduteko aukerak aztertzea, aukera berriak identifikatzeko; ekonomia sustatzeko eta ekintzailetza bultzatzeko esku-hartze aukerak identifikatu, planifikatu eta garatzea; ekintzailetza arloko programak, jarduerak eta ekimenak planifikatu, koordinatu, garatu eta ebaluatzea;...
Informazio gehiagorako: urriaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofziala.
Komunikazio eta Harremanetako Teknikari plaza bat oposizio-lehiaketa askez eskuratzeko deialdia
Eskatutako berariazko titulazioa: Gradua, Lizentziatura, Ingeniari Teknikoa, Unibertsitateko Diplomaduna, Arkitekto Teknikoa edo baliokidea.
Bete beharreko eginkizunak: besteak beste, eskualdeko testuingurua eta jarduteko aukerak aztertzea, komunikazio eta harremanen arloan jarduteko aukera berriak identifikatzeko; eskualdeko komunikazioaren eta harremanen egoeraren diagnostikoa egitea; Mankomunitateko komunikazio eta marketing estrategiak definitu, garatu, eguneratu eta dinamizatzea;...
Informazio gehiago: urriaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Eskabideak: Beterri-Buruntza Mankomunitateko arreta eta erregistro zerbitzuan eta haren webgunean (www.beterriburuntza.eus) emango den eredu ofizial eta normalizatuaren arabera egingo dira. 20 egun balioduneko tartean aurkeztu ahalko dira, urriaren 8tik zenbatzen hasita. Herritarrei Arreta Emateko Zerbitzuan (Akarregi Industrialdea, 10, 2. solairua, 202 bulegoa, 20120 Hernani, Gipuzkoa), bai Egoitza Elektronikoaren Erregistro Elektroniko Orokorrean (https://beterriburuntza.eus webgunearen bidez eskuragarri), eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean horretarako gaitutako erregistroetan ere aurkeztu ahal izango dira. Administrazioarekin harreman elektronikoak izatera legez behartuta daudenen kasuan, egoitza elektronikoan egingo da aurkezpena.