NOAUA! K.E. 650 Usurbil Bizi herri egitasmoa dinamizatzeko langile bila dabil, berehala hasteko, lanaldi erdiz. Goiz partean aritzeko kontratatu nahi da, nahiz malgutasuna eskatuko duen bilgune honek, zereginen bat bestelako ordutegian egiteko. Kontratu mugagabea eskainiko da, bi hilabeteko probaldian izan ostean. Egitasmoko eragileak aktibatu, koordinatu edota egitasmo desberdinen arteko elkarlana sustatu, 650usurbilbizi.eus webgunea eta sare sozialak elikatu, egitasmoaren hedapen lana egin, bisitak programatu eta kudeatu edota ekintzak sustatzeko bide egokiak gauzatu eta finkatu beharko ditu langile berriak.
Interesdunek elkartea@noaua.eus helbidera bidali behar dute curriculuma, urriaren 17a baino lehen. Ezinbestekoa izango da EGA edo baliokideaz gain, diplomatura, gradua, masterra edo graduondoko bat izatea edo esperientzia, besteren artean, proiektu kulturalen ekintzailetasunean, ondare kulturalaren kudeaketan, baliabide kulturalen kudeaketan, turismo kulturalean, ekoturismoan, baliabide naturalen kudeaketa turistikoan, animatzaile edo gidari turistiko bezala.
Besteak beste, harremanetarako eta komunikaziorako gaitasuna, ekintzailea izatea eta proiektuak sortzeko gaitasuna sortzea, atzerriko hizkuntzen (bereziki ingelesa eta frantsesa), herrigintzaren (eta herrigintza proiektuetan esperientziaduna izatea), webgune eta sare sozialen kudeaketaren nahiz Usurbilgo eragileen (kultura, turismo nahiz merkataritza eta ostalaritza alorretakoak) ezagutza edota alorreko aldez aurreko esperientzia izatea baloratuko da.
