2026-27

Oiardo kiroldegiko ikastaroetan izena emateko azken eguna

Noaua Aldizkaria

Oiardo kiroldegiko igerilekuko ikastaroetarako izena emateko azken eguna izango duzue gaurkoa, urriaren 12 hau.

Azken urteon antzera, Udalak galdetegi bat prestatu du ize-emate hori bideratzeko. Esteka honetan eskura dezakezue osatu beharreko aipatu galdetegia: Oiardo kiroldegiko uretako ikastaroak

Urtero moduan, "izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gaindituko balu, Usurbilgo kiroldegian abonatu direnek lehentasuna izango lukete, eta, beharrezkoa balitz, zozketa egingo lukete, urriaren 15ean".

Antolatzaileek gogora ekarri moduan, "hainbat aukera eskaintzen ditugu, hala nola, kirol instalazioetan abonatua izatea, norbera bere kasa etorri eta ariketa egiteko; urte guztiko ikastaroak zein ikastaro puntualak eta txapelketak". Hona hemen, Oiardo kiroldegiko igerilekuan eskainiko diren ikastaroen zerrenda:
-0-16 urte artekoentzat: haurtxoak (0-1), haurtxoak (2-3), HH3, HH4, HH5, LH1, LH2, LH3-4, LH5-6, igeriketa gazte (+12 urte).
-16 urtetik gorakoentzat: a
quagym, aquagym +1, hastapena, hobekuntza, errendimendua, konbinatua (igeriketa + tonifikazioa), konbinatua (igeriketa + spinning), konbinatua (igeriketa + aquagym), igeriketa +1.

Hobariak
Gogoan izan, urtean zehar noiznahi, %50-90 arteko udal hobariak eska ditzakete Oiardo kiroldegiko ikastaroetarako, "Usurbilen erroldatutako eta baldintza ekonomikoak betetzen dituzten bizikidetza-unitateek" udaletxera joanda, 943 371 951 telefono zenbakira deituta edo errenta@usurbil.eus helbidera idatzita.

Udaletik gogora ekarri dutenez, "Usurbilgo Jarduera Fisiko eta Kirol Sailaren helburua da herritarren bizi-kalitatea hobetzea. Horretarako, ariketa fisikoa egitea sustatu nahi dugu, osasuntsuago izateko eta gaixotasunei aurre hartzeko". Helburu horri begira, askotariko taldeekin hartuemanetan da Udala, "kirol elkarte, eskola, ikastola eta herriko beste talde eta elkarteekin".


Informazio gehiago, bideotatik jaso ahalko da:
Oiardo kiroldegiko uretako ikastaroen eskaintza
943 37 24 98
kirola@usurbil.eus

Oiardo kiroldegiaren ordutegia:
-Lanegunak: 06:30-21:30.
-Larunbatak: 08:30-21:30.
-Igandeak eta jaiegunak: 08:30-14:30.
-Asteazkenak, 09:00-11:00: doako Kirol Orientazio Zerbitzua.