2026-27

Hurrengo hilabeteotarako ikastaroen eskaintza plazaratu du Zumartek, berrikuntza batekin

Noaua Aldizkaria

2026-27 ikasturterako ere ikastaro trinkoen eskaintza plazaratu du Zumarte Musika Eskolak. Horien artean, bada nobedaderik. Urriaren 19an irekiko dute matrikulazio epealdia.

Zumarte Musika Eskola
Ikasturte berri honetarako ere ikastaro trinkoen eskaintza iragarri du Zumarte Musika Eskolak, berrikuntza batekin. Izan ere, 18 urtetik gorakoei zuzenduriko Musika Mintzaira antolatu dute. "Ezagutu musika mintzaira taldean, modu praktikoan, partiturak irakurtzeko, instrumentu bat jotzeko, abestiak sortzeko... Animatu!". Segidan datozen trebakuntza saioak azaroaren 2tik ekainaren 18ra izango dira. Aldiz, urriaren 19tik 23ra matrikulatu ahalko da ikastarootan:
-Musika Mintzaira+18 urte (taldean): ostegunero 16:00-17:00 artean, Jon Makusoren gidaritzapean. Prezioa: matrikula 119 euro+26 euro hilean.
-Gitarra+55 urte (taldean): asteartero 10:00-11:00 artean, Ixak Arrutiren gidaritzapean. Prezioa: matrikula 119 euro+26 euro hilean.
-Dultzaina: astean behin ordu-erdiz, Julen Beraza irakaslearekin adosturiko egunean. Prezioa: matrikula 163 euro+34 euro hilean.
-Baxu elektrikoa: astero ordu-erdiz, Ixak Arruti irakaslearekin adosturiko egunean. Prezioa: matrikula 163 euro+34 euro hilean.
Ordainketak: ordaindu beharreko hileko kuotak zortzi izango dira, azarotik ekainera.

Kantu Taldea
Irailaren 26an, Bardozeko Xarnegu ikastolako guraso eta kantujirako kideekin batera plazaratu ostean, astelehenero biltzen segiko du Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak ikastarorako 18:00etan, Agerialdeko musika gelan. "Euskal abestiak maite dituen edonork, ateak zabalik ditu. Hortaz, hurbildu lasai asko oso ondo pasako duzu gurekin!". Hurrengo kantu-jira urriaren 31rako dute iragarria. Ohi bezala, 12:00etan abiatuko da Mikel Laboa plazatik.

KzGunea
Urrian zehar, 16:00-20:00 artean irekiko dute. Hona hemen, hurrengo asteotan KzGunean eskainiko diren ikastaroen berri:
-Urriak 19, 16:00-18:00 "BakQ ziurtagiria".
-Urriak 20-30, 16:00-18:00 "Google aplikazioak zure smartphonean".
-Azaroak 2-4, 09:00-11:00 "Adimen artifiziala, ChatGPT eta haren alternatibak".
-Azaroak 5-16, 09:00-11:00 "Kudeatu zaitez Google aplikazioekin".
-Azaroak 17-30, 09:00-11:00 "Ofimatika tresnak. LibreOffice".
Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net


Oiardo kiroldegia
Oiardo kiroldegiko igerilekuko ikastaroetarako izena emateko tartea zabalik izango da urriaren 12ra arte.

Azken urteon antzera, Udalak galdetegi bat prestatu du. Hori osatuta bideratu ahalko da izen-ematea. Esteka honetan eskura dezakezue aipatu galdetegia: Oiardo kiroldegiko uretako ikastaroak

Urtero moduan, "izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gaindituko balu, Usurbilgo kiroldegian abonatu direnek lehentasuna izango lukete, eta, beharrezkoa balitz, zozketa egingo lukete, urriaren 15ean".

Gogoan izan, urtean zehar noiznahi, %50-90 arteko udal hobariak eska ditzakete Oiardo kiroldegiko ikastaroetarako, "Usurbilen erroldatutako eta baldintza ekonomikoak betetzen dituzten bizikidetza-unitateek" udaletxera joanda, 943 371 951 telefono zenbakira deituta edo errenta@usurbil.eus helbidera idatzita.

Udaletik gogora ekarri dutenez, "Usurbilgo Jarduera Fisiko eta Kirol Sailaren helburua da herritarren bizi-kalitatea hobetzea. Horretarako, ariketa fisikoa egitea sustatu nahi dugu, osasuntsuago izateko eta gaixotasunei aurre hartzeko". Helburu horri begira, askotariko taldeekin hartuemanetan da Udala, "kirol elkarte, eskola, ikastola eta herriko beste talde eta elkarteekin".


Hona hemen, Oiardo kiroldegiko igerilekuan eskainiko diren ikastaroen zerrenda. "Hainbat aukera eskaintzen ditugu, hala nola, kirol instalazioetan abonatua izatea, norbera bere kasa etorri eta ariketa egiteko; urte guztiko ikastaroak zein ikastaro puntualak eta txapelketak".

-0-16 urte artekoentzat: haurtxoak (0-1), haurtxoak (2-3), HH3, HH4, HH5, LH1, LH2, LH3-4, LH5-6, igeriketa gazte (+12 urte).
-16 urtetik gorakoentzat: a
quagym, aquagym +1, hastapena, hobekuntza, errendimendua, konbinatua (igeriketa + tonifikazioa), konbinatua (igeriketa + spinning), konbinatua (igeriketa + aquagym), igeriketa +1.

Informazio gehiago, bideotatik jaso ahalko da:
Oiardo kiroldegiko uretako ikastaroen eskaintza
943 37 24 98
kirola@usurbil.eus

Oiardo kiroldegiaren ordutegia:
-Lanegunak: 06:30-21:30.
-Larunbatak: 08:30-21:30.
-Igandeak eta jaiegunak: 08:30-14:30.
-Asteazkenak, 09:00-11:00: doako Kirol Orientazio Zerbitzua.