Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek duela astebete Espainiako Gorteak berritzeko iragarritako hauteskundeak azaroaren 29ra aurreratzea erabaki zuen. Ordutik, martxan dira bozketa egun horri begirako prestaketak. Hauteskunde deialdiotako tramitazioak egutegi bera izaten du beti.
Ondorioz, gaurkoa, urriaren 12a, jaiegun ofiziala izan arren, ezohikoa izan da Gipuzkoako egunkari ofizialarentzat, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialarentzat hain zuzen. Jaieguna izanda, ez luke ezer argitaratu behar. Aldiz, azaroaren 29ko hauteskunde deialdiak behartuta, hilaren 9ko GAO bidez "hauteskunde orokorrek eragindako beharrizanak direla eta" Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza Departamentuak "urriaren 12an eta beharrezkoa den beste edozein egunetan argitaratzeko" agindua eman zuen.
Izan ere, legez, hauteskundeen deialdi ofiziala plazaratu eta "ondorengo seigarren egunean hauteskunde-atal, hautesleku eta mahaien behin-behineko zerrenda argitaratu behar da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean". Hilaren 6an argitaratu zuen Estatuko Aldizkari Ofizialak, dekretu bidez. azaroaren 29ko bozketa egunerako deialdia. Ordutik zenbatzen hasita, seigarren egun hori gaurkoa da, hilaren 12koa.
Aipatu moduan, hauteskunde egunari begirako egutegia kontuan hartuta, astelehen honetan egokitu da "Hauteskundeetarako Sekzio, Hauteskunde-Mahai eta Hauteslekuen zerrenda" argitaratu beharra. Hala egin du, hilaren 12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak, Estatistikako Institutu Nazionalak argitaraturiko oharraren bidez. Hauteskunde Erroldako Bulegoaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak aipatu xehetasunak jakinarazi ditu.
Usurbili dagokionean, ohi bezala, udalerri honek zortzi hautesleku izango ditu azaroaren 29ko bozketa egunean. Norbera non dagoen erroldatua, horren arabera, segidan agertzen den taulako guneotako batera jo beharko du botoa ematera.
Estreinakoz, Txirikordan
Adi, berrikuntzak daude, oraingo honetan. Izan ere, zortzi hautesleku horietatik bi Kalezarren kokatu izan dira aurreko deialdietan, haur eskolan hain zuzen. Oraingo honetan, ordea, birgaitze lanetan izango duten eraikina ez dute baliatuko azaroaren 29ko hauteskundeetan. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak gaur jakinarazitakoaren arabera, Ugartondon, Txirikorda belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioan kokatuko dira aipatu Kalezarko bi hauteslekuak.
Gainerakoan, ohiko tokietan bozkatu ahalko da. Hiru hautesleku Udarregi ikastolako eraikin gorriko erdiko aretoan ezarriko dira eta beste hautesleku bana Santuenea Kultur Elkartearen egoitzan, Aginagako Herri Ikastetxean eta azkena, Zubieta Lanbide Eskolan.
Zubieta, dakizuenez, bi udalerrietako lurretan da; Usurbilgoan zein Donostiakoan. Aurreko deialdietan egin izan duten moduan, bi hautesleku izango ditu honenbestez; bat, Usurbil aldekoa, Zubieta Lanbide Eskolan, eta bestea, Donostia aldekoa, Zubietako Herri Ikastetxean.
Hautesleku horietan guztietan aurrez eginiko zozketa bidez erabakiko da zeintzuk egon beharko duten guneotan azaroaren 29an. Hilabete honen amaieran edota beranduenez jota, azaroa hasieran egingo du Udalak mahaikideon zozketa.
|
Udalerria |
Barrutia |
Saila |
Azpisaila |
Mahaia |
Letrak |
Hauteslekua |
Hauteslekuaren helbidea |
|
USURBIL |
01 |
001 |
A |
AI |
UDARREGI IKASTOLAKO ERDIKO ARETOA |
GERNIKA IBILBIDEA 11 |
|
|
USURBIL |
01 |
001 |
B |
JZ |
UDARREGI IKASTOLAKO ERDIKO ARETOA |
GERNIKA IBILBIDEA 11 |
|
|
USURBIL |
01 |
002 |
01 |
A |
AZ |
SANTUENEA KULTUR ELKARTEAREN EGOITZA |
SANTU-ENEA AUZOA 12 (URDAIAGA) |
|
USURBIL |
01 |
002 |
02 |
B |
AZ |
AGINAGA HERRI IKASTETXEKO PSIKOMOTRIZITATE GELA |
ERRIBERAKO KALEA 7 (AGINAGA) |
|
USURBIL |
01 |
003 |
01 |
A |
AI |
TXIRIKORDA ERAIKINA |
LAKIZAR KALEA 2 |
|
USURBIL |
01 |
003 |
01 |
B |
JZ |
TXIRIKORDA ERAIKINA |
LAKIZAR KALEA 2 |
|
USURBIL |
01 |
003 |
02 |
C |
AZ |
LANBIDE-ESKOLA |
ZUBIETA AUZOA 9 (ZUBIETA) |
|
USURBIL |
01 |
004 |
U |
AZ |
UDARREGI IKASTOLAKO ERDIKO ARETOA |
GERNIKA IBILBIDEA 11
|
|
|
DONOSTIA |
06 |
012 |
02 |
B |
AZ |
ZUBIETA IKASTETXE PUBLIKOA |
LEARRITZA PASEALEKUA 52 (ZUBIETA) |
Gipuzkoarron ordezkaritza
Bozketa egunari dagokionez, gogoan izan, usurbildarron kasuan, udalerri hau Gipuzkoan egonda, Gipuzkoak izango duen ordezkaritzari erreparatu beharko zaio. Herrialde honek guztira sei diputatu izango ditu Madrilgo Kongresuan eta lau senatari hiriburu berean kokaturiko senatuan.
Herritarrek bi boto-paper ezberdinekin parte hartu ahalko dute hauteskundeotan. Senatuari dagokionean, alderdi bereko edo desberdinetako bat, bi edo hiru senatari hautatu ahalko dira. Diputatuen Kongresuari dagokionean, deialdira aurkezturiko hautagai-zerrendetako bat aukeratu beharko da.
Posta bidezko botoa eskatzeko aukera
Zabalik da posta bidezko botoa eskatzeko epealdia ere, azaroaren 19ra arte. Modalitate horretan bozkatzeko dokumentazioa jaso ostean, azaroaren 26rako tartea izango da modu horretan botoa emateko.
Correoseko bulegoetan tramitatu dezakezue posta bidez bozkatzeko eskaera, nortasun agiria edo norbere burua identifikatzeko baliokidea den dokumentua aurkeztuta. Bestela, telematikoki ere egin ahalko da eskaera helbide honetan: correos.es
Egutegia
Hona hemen, azaroaren 29ko hauteskundeei begirako hitzordu nagusien egutegia:
-Urriak 16: koalizioak aurkezteko azken eguna.
-Urriaren 19ra arte: errolda kontsultatzeko epealdia udaletxean.
-Urriak 21-26: hautagaien aurkezpena.
-Urriak 28: hauteskunde deialdira aurkezturiko hautagai-zerrendak argitaratuko ditu Estatuko Aldizkari Ofizialak.
-Urriak 31-azaroak 4: mahaikideak hautatzeko zozketak udaletxeetan.
-Azaroak 2: hauteskunde batzordeek hautagai-zerrendak agertuko dituzte.
-Azaroak 13-27: hauteskunde kanpaina.
-Azaroaren 19ra arte: posta bidez bozkatzeko eskaera Correosen.
-Azaroak 25: posta bidez bozkatzeko azken eguna.
-Azaroak 28: hausnarketa eguna.
-Azaroak 29: bozketa eguna, 09:00-20:00 artean.
-Abenduak 23: Diputatuen Kongresua eta Senatua osatzeko ekitaldiak 10:00etan.