Beterri-Buruntza

Zenbait lan deialdietan izena emateko aukera

Noaua Aldizkaria

650 Usurbil Bizi herri egitasmoa dinamizatzeko langilea behar du NOAUA! Kultur Elkarteak. Bestalde, Beterri Buruntza Mankomunitateak hiru lan deialdi plazaratu ditu egunotan. Lerrootan dituzue xehetasunak.

Turismo dinamizatzailea
NOAUA! K.E. 650 Usurbil Bizi herri egitasmoa dinamizatzeko langile bila dabil, berehala hasteko, lanaldi erdiz. Goiz partean aritzeko kontratatu nahi da, nahiz malgutasuna eskatuko duen bilgune honek, zereginen bat bestelako ordutegian egiteko. Kontratu mugagabea eskainiko da, bi hilabeteko probaldian izan ostean. Egitasmoko eragileak aktibatu, koordinatu edota egitasmo desberdinen arteko elkarlana sustatu, 650usurbilbizi.eus webgunea eta sare sozialak elikatu, egitasmoaren hedapen lana egin, bisitak programatu eta kudeatu edota ekintzak sustatzeko bide egokiak gauzatu eta finkatu beharko ditu langile berriak.

Interesdunek elkartea@noaua.eus helbidera bidali behar dute curriculuma, urriaren 17a baino lehen. Ezinbestekoa izango da EGA edo baliokideaz gain, diplomatura, gradua, masterra edo graduondoko bat izatea edo esperientzia, besteren artean, proiektu kulturalen ekintzailetasunean, ondare kulturalaren kudeaketan, baliabide kulturalen kudeaketan, turismo kulturalean, ekoturismoan, baliabide naturalen kudeaketa turistikoan, animatzaile edo gidari turistiko bezala.

Besteak beste, harremanetarako eta komunikaziorako gaitasuna, ekintzailea izatea eta proiektuak sortzeko gaitasuna sortzea, atzerriko hizkuntzen (bereziki ingelesa eta frantsesa), herrigintzaren (eta herrigintza proiektuetan esperientziaduna izatea), webgune eta sare sozialen kudeaketaren nahiz Usurbilgo eragileen (kultura, turismo nahiz merkataritza eta ostalaritza alorretakoak) ezagutza edota alorreko aldez aurreko esperientzia izatea baloratuko da.

 



Beterri Buruntza Mankomunitatea
Hiru lan deialdi plazaratu zituen Beterri Buruntza Mankomunitateak rriaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez: zuzendari, Zuzendari, Ekintzailetzako eta Komunikazio zein Harremanetarako Teknikari postuetarako plaza bana oposizio-lehiaketa askez eskuratzeko deialdiak eta haiei lotutako oinarriak plazaratu ditu aipatu mankomunitateak. Lerrootan dituzue xehetasunak.

Zuzendari plaza bat lehiaketa-oposizio irekiaren bidez hautatzeko deialdia
Eskatutako berariazko titulazioa: Zuzenbideko, Politika, Ekonomia edo Enpresa Zientzietako, Merkataritzako intendenteko edo Aktuarioko Lizentziatura.
Bete beharreko eginkizunak: besteak beste, enpresak, ekintzaileak, enpleguak eta turismoak lurraldearen garapen ekonomiko eta soziala bultzatzeko duten estrategia definitzea, garatzea eta ebaluatzea; Mankomunitateko arloetako jarduerak, zerbitzuak, programak eta proiektuak planifikatu, zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzea, eraginkortasuna eta eragina bermatuz; lantaldea gidatzea eta antolatzea, pertsonen garapena, koordinazioa eta emaitzetara bideratutako lan-dinamika sustatuz.
Informazio gehiagorako: urriaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

Ekintzailetzako Teknikari plaza lehiaketa-oposizio irekiaren bidez hautatzeko deialdia
Eskatutako berariazko titulazioa: Gradua, Lizentziatura, Ingeniari Teknikoa, Unibertsitateko Diplomaduna, Arkitekto Teknikoa edo baliokidea.
Bete beharreko eginkizunak: lurraldeko testuingurua, ekintzailetza joerak eta jarduteko aukerak aztertzea, aukera berriak identifikatzeko; ekonomia sustatzeko eta ekintzailetza bultzatzeko esku-hartze aukerak identifikatu, planifikatu eta garatzea; ekintzailetza arloko programak, jarduerak eta ekimenak planifikatu, koordinatu, garatu eta ebaluatzea;...
Informazio gehiagorako: urriaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofziala.

Komunikazio eta Harremanetako Teknikari plaza bat oposizio-lehiaketa askez eskuratzeko deialdia
Eskatutako berariazko titulazioa: Gradua, Lizentziatura, Ingeniari Teknikoa, Unibertsitateko Diplomaduna, Arkitekto Teknikoa edo baliokidea.
Bete beharreko eginkizunak: besteak beste, eskualdeko testuingurua eta jarduteko aukerak aztertzea, komunikazio eta harremanen arloan jarduteko aukera berriak identifikatzeko; eskualdeko komunikazioaren eta harremanen egoeraren diagnostikoa egitea; Mankomunitateko komunikazio eta marketing estrategiak definitu, garatu, eguneratu eta dinamizatzea;...
Informazio gehiago: urriaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

Eskabideak: Beterri-Buruntza Mankomunitateko arreta eta erregistro zerbitzuan eta haren webgunean (www.beterriburuntza.eus) emango den eredu ofizial eta normalizatuaren arabera egingo dira. 20 egun balioduneko tartean aurkeztu ahalko dira, urriaren 8tik zenbatzen hasita. Herritarrei Arreta Emateko Zerbitzuan (Akarregi Industrialdea, 10, 2. solairua, 202 bulegoa, 20120 Hernani, Gipuzkoa), bai Egoitza Elektronikoaren Erregistro Elektroniko Orokorrean (https://beterriburuntza.eus webgunearen bidez eskuragarri), eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean horretarako gaitutako erregistroetan ere aurkeztu ahal izango dira. Administrazioarekin harreman elektronikoak izatera legez behartuta daudenen kasuan, egoitza elektronikoan egingo da aurkezpena.