Ongi etorri oparia, NOAUA! kidea izatearen truke

Noaua Aldizkaria

30 urte betetako kultur elkarteko bazkidetza egitearen truke, zenbait opari jasoko dituzue eskertza moduan.

30 urte bete ditu kultur elkarte honek. Irailaren 26an ospatu nahi izan zuen urtemuga, zuekin, bidelagunokin, ezinbestekoak baitzarete. Horregatik, bilgune honetatik  "herria herritik beste 30 baietz!" aldarripean, "zurekin batera beste 30 urte (gutxienez) herria herritik egiten jarraitzeko erronkan parte hartzera animatu nahi zaitugu", urtean 50 euroren truke (25 euro, 30 urtetik beherakoek). Hartara, egitasmo hau lagundu, elkarteko erabakietan hitza hartzeko eskubidea izan eta hainbat abantaila eskuratuko dituzue NOAUA! kide izateko urratsa emanda; hala nola, kultur elkarte honek antolaturiko ekitaldietako sarreretan beherapenak, askotariko zozketetan sarituak izateko aukera, hobaria urteroko errenta aitortzerakoan edota Usurbildik kanpo biziz gero, aldizkaria posta arruntez jasotzeko aukera. 

Opariak
Hiru bide dituzue bazkidetza tramitatzeko; aldizkari honen bidez jasotako inprimakia bete eta NOAUA! Kultur Elkarteak Bordaberri 3an duen egoitzara eramanda edo bertan beteta, 943 360 321 telefono zenbakira deituta edo noaua.eus/bazkidetu helbidean. Urtea amaitu aurretik, bazkidetza bideratzen duenak Usurbilgo komertzioetan erabiltzeko 150 euroko erosketa bonoaren zozketan parte hartuko du. Horrekin batera, ongi etorri opari gisa jasoko du, NOAUA! K.E.-ren 30. urtemuga ospakizunean eskuratu ahal izan zen "lau haizetara" dioen abanikoa eta edalontzi serigrafiatua.