Gaurtik abian, uda osteko ekintzen zikloa udal liburutegian

Noaua Aldizkaria

Udazken partea liburutegian bizitzeko hitzordu zikloa iragarri du Sutegi udal liburutegiak, ostegun honetatik, urriaren 15etik aurrera.

Ostegun honetarako, urriaren 14rako iragarritako lehen hitzordua.

Hona hemen, asteotarako iragarritako ekimen zikloa:

Udazkena liburutegian
Urriak 15, osteguna
18:30
Literatura solasaldia (gaztelaniaz), Ana Merinoren eskutik. V. Bérot-en "Como bestias" izango dute mintzagai. Hainbat ale eskuragarri dituzte liburutegian.

Urriak 23, ostirala
18:30
Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa 16 urtetik gorakoentzat.

Urriak 27, asteartea
18:30
Kultura matrilineala ezagutzera emateko hitzaldia.
Antolatzailea: Aitzinera elkartea.

Urriak 28, asteazkena
18:00
“Ameli eta Xirrikituren jostunak” ipuin kontaketa saioa, Amaia Elizagoien eta Irati Celestinoren eskutik.

Azaroak 9, astelehena
18:30 Literatura solasaldia Alaine Agirrerekin.
Zehaztasunak: "Mintzagai izango dugun liburua, Alaine Agirreren "Euri eta ateri" izango da. Idazlea gure artean izango da. Jada eskuragarri ditugu liburutegian aipatu liburuaren hainbat ale". 

Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.