Udarregi ikastolak urriaren 22rako antolatu du hitzordua, 16:45ean hasita Potxoenean. “Lehenik, DBHko ikasleak pasako dira eta ondoren, herritar guztiei zabalduko zaizkie ateak”, antolatzaileen esanetan. Euskal Herriaren historiaren gakoak azaltzen ditu Nabarralderen erakusketak; “euskalnafarren habitata eta lurraldetasuna; mugarriak izan diren datak, pertsonaiak, eta gertaera garrantzitsuak modu grafiko argi eta atseginean kontatuak”.
Erakusketa hamalau panelez osaturikoa da. Ongi etorria ematen duenarekin batera, “”habitat" jakin batean gizakiak jokatu duen historia kontatzen da; ekologian ere erabiltzen den habitat kontzeptuarekin batera gizakiak sortutako hizkuntza, kultura eta erakundeak aztertuz, XIX. mendera arte". Erakusketa ikusteaz gain, bisita gidatuan parte hartzeko aukera izango da. Erakusketa landutako Nabarralde kultur elkarteko kide Beñi Agirrek gidatuko du. Nafar-Euskal Herriaren memoria historikoa sustatzen dihardu Nabarraldek.