19:00 Gau Beltza festaren hasiera erronken guneetan.
19:00 Erronkak (maila bakoitzeko gurasoen laguntza beharko da)
HH Aranerrekan.
LH 1-2 Errekatxikin.
LH 3-4 Kalezarren, plazan.
LH 5-6 Udarregi eraikin gorriko goiko zelaian.
20:30 Kalejira Artzabaldik Dema plazara Zumarteko trikitilariekin.
Ondoren, beldurrak erre eta The Hastelen´s herriko taldearen kontzertua. Tortilla, sandwichak eta gaztaina erreak izango dira.
Zehaztasunak: "Mozorrotuta etorri behar da. Hezur Lapur izaki misteriotsu bat da eta Gau Beltza hurbiltzen denean, bere ezkutuko zulotik irten eta Usurbilera etortzen da; itxura beldurgarria du, eta inguruan ikusten duen argia zurrupatzen du. Etxebizitzetako argiak lapurtzen hasi zen, eta kale eta etxeetako argiak bereganatzeaz gain, herritarren barruko argia, itxaropena, ametsak eta pozak lapurtzen saiatzen da.
Baina guk Ilargiren laguntza izango dugu eta kantu-jolasean beldurrak uxatu eta argia berreskuratzen saiatuko gara. “AGUR HEZUR LAPUR, AGUR BELDUR”.
Antolatzaileak: herriko eragileak lankidetzan (Udarregi ikastola, gurasoak, NOAUA! K.E., Zirimara, Gaztelekua, Orbeldi...).