2026-27

Zumarteren ikastaroetan matrikulatzeko aukera gaurtik

Noaua Aldizkaria

2026-27 ikasturterako ere ikastaro trinkoen eskaintza plazaratu du Zumarte Musika Eskolak. Horien artean, bada nobedaderik. Astelehen honetatik, urriaren 19tik aurrera matrikulatu ahalko da trebakuntza saio horietan.

Zumarte Musika Eskola
Ikasturte berri honetarako ere ikastaro trinkoen eskaintza iragarri du Zumarte Musika Eskolak, berrikuntza batekin. Izan ere, 18 urtetik gorakoei zuzenduriko Musika Mintzaira antolatu dute. "Ezagutu musika mintzaira taldean, modu praktikoan, partiturak irakurtzeko, instrumentu bat jotzeko, abestiak sortzeko... Animatu!". Segidan datozen trebakuntza saioak azaroaren 2tik ekainaren 18ra izango dira. Aldiz, gaurtik, urriaren 19tik 23ra matrikulatu ahalko da ikastarootan:
-Musika Mintzaira+18 urte (taldean): ostegunero 16:00-17:00 artean, Jon Makusoren gidaritzapean. Prezioa: matrikula 119 euro+26 euro hilean.
-Gitarra+55 urte (taldean): asteartero 10:00-11:00 artean, Ixak Arrutiren gidaritzapean. Prezioa: matrikula 119 euro+26 euro hilean.
-Dultzaina: astean behin ordu-erdiz, Julen Beraza irakaslearekin adosturiko egunean. Prezioa: matrikula 163 euro+34 euro hilean.
-Baxu elektrikoa: astero ordu-erdiz, Ixak Arruti irakaslearekin adosturiko egunean. Prezioa: matrikula 163 euro+34 euro hilean.
Ordainketak: ordaindu beharreko hileko kuotak zortzi izango dira, azarotik ekainera.

Kantu Taldea
Irailaren 26an, Bardozeko Xarnegu ikastolako guraso eta kantujirako kideekin batera plazaratu ostean, astelehenero biltzen segiko du Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak ikastarorako 18:00etan, Agerialdeko musika gelan. "Euskal abestiak maite dituen edonork, ateak zabalik ditu. Hortaz, hurbildu lasai asko oso ondo pasako duzu gurekin!". Hurrengo kantu-jira urriaren 31rako dute iragarria. Ohi bezala, 12:00etan abiatuko da Mikel Laboa plazatik.

KzGunea
Urrian zehar, 16:00-20:00 artean irekiko dute. Hona hemen, hurrengo asteotan KzGunean eskainiko diren ikastaroen berri:
-Urriak 19, 16:00-18:00 "BakQ ziurtagiria".
-Urriak 20-30, 16:00-18:00 "Google aplikazioak zure smartphonean".
-Azaroak 2-4, 09:00-11:00 "Adimen artifiziala, ChatGPT eta haren alternatibak".
-Azaroak 5-16, 09:00-11:00 "Kudeatu zaitez Google aplikazioekin".
-Azaroak 17-30, 09:00-11:00 "Ofimatika tresnak. LibreOffice".
Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net