"Aitatxo. Isiltasuneko ahotsak" dokumentala proiektatu zuten atzo Sutegin, "Komunitatetik heriotzaz" zikloaren baitan. Iazko abenduan estreinatu zuten dokumentalak seme-alaba baten galeraren dolua azaltzen du, lau aiten testigantzen bitartez.
Dokumentalaren bitartez aiten sufrimendua eta dolua azaltzen saiatzen dira, beti ere, amak gutxietsi gabe. Gizarteak duen genero begiradarekin apurtu nahi dute, eta "esperantza mezu bat" zabaldu nahi dute. Horretarako, aita bakoitzak egoera horri aurre egiteko duen modua ezagutarazi nahi dute "Aitatxo" dokumentalaren bitartez.
Oraindik ere, "Komunitatetik heriotzaz" zikloko azkeneko saioa gelditzen da. Jarraian azkeneko saioaren xehetasunak:
Azaroak 5 · Sutegiko auditoriumean, 18:00etan
Solasaldia: “Heriotza eta kulturartekotasuna”.
Hainbat jatorritako herritarren arteko solasaldia, sorterrian heriotza bizitzeko duten moduaz.
Hizkuntza: gaztelania.