1955ean jaiotakoen topaketa
"Aurten ere, 1955. urtean jaioak urriaren 24an biltzeko aukera izango dugu. Egun horretan Patrin elkartuko gara. Izena urriaren 17rako eman beharra zegoen, "telefono edo whatsapp bidez":
675 00 64 45 Maribi
615760458Patxi
E-maila: 1955usurbil@gmail.com
1957an jaiotakoen topaketa
Azaroaren 21ean bilduko dira bazkaritarako Patri jatetxean. “Oraindik animatu ez denik bada” izena emateko gonbita egin dute. Izena azaroaren 14ra arte eman ahalko da, telefono zenbakiotako batera deituta: 620 231 299 (Juantxo) edo 617 392 767 (Iñaki).
1959an jaiotakoen topaketa
Urriaren 31rako antolatu dute bazkaria Artzabalen. 13:00ean geratu dira bazkalaurreko poteorako. Otordurako izena telefono zenbakira deituta eman daiteke: 659 13 90 73.
1966an jaiotakoen topaketa
Aurten 60 urte beteko dituzten herrikideen topaketa antolatu dute urriaren 31n. Bazkaritarako bilduko dira Saizar sagardotegian. Bazkalaurretik, gainera, trikipoteoa iragarri dute. Izena urriaren 15a baino lehen eman beharra zegoen.
1969an jaiotakoen topaketa
Aurtengoan azaroaren 7an biltzeko hitzordua finkatu dute. Lehenik, eguerdiko 12:00etan elkartuko dira Atxegaldeko Mahaspildegi elkartean; gero, 14:30etan Artzabal jatetxean bazkaritarako. Ospakizunean parte hartu nahi dutenek 50 euroko ordainketa egin beharko dute, Rural Kutxaren kontu zenbaki honetan: ES32 3008 0259 1547 7191 6121. Ordainketa egiterakoan, erreferentzia zehazterakoan, 69 eta izena zehaztu. Izena emateko azken eguna, azaroaren 3a izango da.
1972an jaiotakoen topaketa
Azaroaren 7an bazkaritarako elkartuko dira Zubietako Iruin sagardotegian. 14:30etan jarri dute biltzeko hitzordua. Otordurako izena urriaren 31 baino lehen eman beharko da. 50 euroko ordainketa egin beharko da Kutxabank-en kontu zenbaki honetan: ES41 2095 5048 1091 2804 0123. Ordainketa egiterakoan, nork bere izen-abizenak adierazi beharko ditu.