Espainiako Gorteak berritzeko azaroaren 29ko hauteskundeetarako prestaketa lanei begirako beste urrats bat eman du eskualde honetako hauteskunde batzordeak. Izan ere, azaroaren 13tik 27ra egin ahalko da kanpaina ofiziala. Herritarrei botoa eskatzeko tarte horretan, bozketa egun horretara aurkezturiko eragile politikoek erabili ahalko dituzten guneen zerrenda eman du argitara, asteazken honetako, urriaren 21eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez.
Udalerri honi dagokionean, lokalok baliatu ahalko dituzte hauteskundeotan lehiatuko diren eragile politikoek: Sutegi, Potxoenea, Artzabalgo ekitaldien aretoa edota Udalak Santuenean duen lokala. Leku publikoei dagokienean, Usurbilgo, Santueneako, Aginagako eta Zubietako frontoiak erabili ahalko dituzte, baita Askatasuna plaza ere. Halere, aurrez interesdunek Udalean kontsulta egin behar dute eremuok erabilgarri dauden jakiteko.
Hautesleku berriak
Duela astebete eratu ziren Gipuzkoako nahiz herrialde barruko eskualde guztietako hauteskunde batzordeak hilaren 14ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak jakinarazi moduan. Bi egun lehenago, hilaren 12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak, Estatistikako Institutu Nazionalak argitaraturiko oharraren bidez "Hauteskundeetarako Sekzio, Hauteskunde-Mahai eta Hauteslekuen zerrenda" plazaratu zuen. Berrikuntzak iragarri zituzten. Izan ere, ohi bezala, udalerri honek zortzi hautesleku izango ditu azaroaren 29ko bozketa egunean. Norbera non dagoen erroldatua, horren arabera, segidan agertzen den taulako guneotako batera jo beharko du botoa ematera.
Oraingo honetan, ordea, zortzi hautesleku horietatik bi, orain arte Kalezarko haur eskolan egokitu izan direnak Ugartondon, Txirikorda belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioan kokatuko dira, haur eskolaren eraikina birgaitze lanetan dute eta.
Gainerakoan, ohiko tokietan bozkatu ahalko da. Hiru hautesleku Udarregi ikastolako eraikin gorriko erdiko aretoan ezarriko dira eta beste hautesleku bana Santuenea Kultur Elkartearen egoitzan, Aginagako Herri Ikastetxean eta azkena, Zubieta Lanbide Eskolan.
Zubieta, dakizuenez, bi udalerrietako lurretan da; Usurbilgoan zein Donostiakoan. Aurreko deialdietan egin izan duten moduan, bi hautesleku izango ditu honenbestez; bat, Usurbil aldekoa, Zubieta Lanbide Eskolan, eta bestea, Donostia aldekoa, Zubietako Herri Ikastetxean.
Hautesleku horietan guztietan aurrez eginiko zozketa bidez erabakiko da zeintzuk egon beharko duten guneotan azaroaren 29an. Hilabete honen amaieran edota beranduenez jota, azaroa hasieran egingo du Udalak mahaikideon zozketa.
|
Udalerria |
Barrutia |
Saila |
Azpisaila |
Mahaia |
Letrak |
Hauteslekua |
Hauteslekuaren helbidea |
|
USURBIL |
01 |
001 |
A |
AI |
UDARREGI IKASTOLAKO ERDIKO ARETOA |
GERNIKA IBILBIDEA 11 |
|
|
USURBIL |
01 |
001 |
B |
JZ |
UDARREGI IKASTOLAKO ERDIKO ARETOA |
GERNIKA IBILBIDEA 11 |
|
|
USURBIL |
01 |
002 |
01 |
A |
AZ |
SANTUENEA KULTUR ELKARTEAREN EGOITZA |
SANTU-ENEA AUZOA 12 (URDAIAGA) |
|
USURBIL |
01 |
002 |
02 |
B |
AZ |
AGINAGA HERRI IKASTETXEKO PSIKOMOTRIZITATE GELA |
ERRIBERAKO KALEA 7 (AGINAGA) |
|
USURBIL |
01 |
003 |
01 |
A |
AI |
TXIRIKORDA ERAIKINA |
LAKIZAR KALEA 2 |
|
USURBIL |
01 |
003 |
01 |
B |
JZ |
TXIRIKORDA ERAIKINA |
LAKIZAR KALEA 2 |
|
USURBIL |
01 |
003 |
02 |
C |
AZ |
LANBIDE-ESKOLA |
ZUBIETA AUZOA 9 (ZUBIETA) |
|
USURBIL |
01 |
004 |
U |
AZ |
UDARREGI IKASTOLAKO ERDIKO ARETOA |
GERNIKA IBILBIDEA 11
|
|
|
DONOSTIA |
06 |
012 |
02 |
B |
AZ |
ZUBIETA IKASTETXE PUBLIKOA |
LEARRITZA PASEALEKUA 52 (ZUBIETA) |
Gipuzkoarron ordezkaritza
Bozketa egunari dagokionez, gogoan izan, usurbildarron kasuan, udalerri hau Gipuzkoan egonda, Gipuzkoak izango duen ordezkaritzari erreparatu beharko zaio. Herrialde honek guztira sei diputatu izango ditu Madrilgo Kongresuan eta lau senatari hiriburu berean kokaturiko senatuan.
Herritarrek bi boto-paper ezberdinekin parte hartu ahalko dute hauteskundeotan. Senatuari dagokionean, alderdi bereko edo desberdinetako bat, bi edo hiru senatari hautatu ahalko dira. Diputatuen Kongresuari dagokionean, deialdira aurkezturiko hautagai-zerrendetako bat aukeratu beharko da.
Posta bidezko botoa eskatzeko aukera
Zabalik da posta bidezko botoa eskatzeko epealdia ere, azaroaren 19ra arte. Modalitate horretan bozkatzeko dokumentazioa jaso ostean, azaroaren 26rako tartea izango da modu horretan botoa emateko.
Correoseko bulegoetan tramitatu dezakezue posta bidez bozkatzeko eskaera, nortasun agiria edo norbere burua identifikatzeko baliokidea den dokumentua aurkeztuta. Bestela, telematikoki ere egin ahalko da eskaera helbide honetan: correos.es
Egutegia
Hona hemen, azaroaren 29ko hauteskundeei begirako hitzordu nagusien egutegia:
-Urriak 21-26: hautagaien aurkezpena.
-Urriak 28: hauteskunde deialdira aurkezturiko hautagai-zerrendak argitaratuko ditu Estatuko Aldizkari Ofizialak.
-Urriak 31-azaroak 4: mahaikideak hautatzeko zozketak udaletxeetan.
-Azaroak 2: hauteskunde batzordeek hautagai-zerrendak agertuko dituzte.
-Azaroak 13-27: hauteskunde kanpaina.
-Azaroaren 19ra arte: posta bidez bozkatzeko eskaera Correosen.
-Azaroak 25: posta bidez bozkatzeko azken eguna.
-Azaroak 28: hausnarketa eguna.
-Azaroak 29: bozketa eguna, 09:00-20:00 artean.
-Abenduak 23: Diputatuen Kongresua eta Senatua osatzeko ekitaldiak 10:00etan.