Euskal Pilotako Munduko Txapelketa

Beñat Lizaso Muxikak eta pilota egokituko taldeak urrezko domina eskuratu dute

Noaua Aldizkaria

Irudiak: Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza.

Euskal Pilotako Munduko Txapelketako Trinketeko parapilota modalitateko finalean nagusitu da euskal selekzioa. 2-0 emaitzarekin, Frantziari gailendu zaio.

"Bigarren urrea euskal pilota selekzioarentzat!", pozarren berri eman du Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak. Egunotan, Argentinan eta Urugain jokoan izandako Euskal Pilotako Munduko Txapelketako bigarren urrezko domina eskuratu dute Trinketeko Parapilotako finalean. Neurketa horretan lehiatu dira hain zuzen, euskal selekzioa eta Frantzia. Bertakoen aldeko 15-10 eta 15-9 azken emaitzekin, 2 eta 0 gailendu zaizkio euskaldunak Frantziako selekzioari.

Neurketako lehiakideen taldean zen Beñat Lizaso Muxika eta harekin batera, Edorta de Anta, German Elkoro eta Sergio Rodriguez.

"
Hasieratik euren erritmoa ezarri, aurrean errematean asmatu eta atzean sendo aritu dira. Bigarren setean ere, une zailen ondoren, erreakzionatu eta partida itxi dute", azpimarratu du Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak.

Bertatik gaineratu duten moduan, euskal selekzioak egunotan Argentinan eta Uruguain jokatutako Euskal Pilotako Munduko Txapelketan eskuratutako bigarren urrezko domina izan da.