Kontzertuen iluntzea gaur Sutegin

Noaua Aldizkaria

Mark Duti eta Kode taldeen kontzertua programatu dute Sutegi atarian, ostiral arratsalde honetan, urriaren 23an.

Musikaz blaituriko iluntzea gaur, urriaren 23an, Sutegi atarian. Arratsaldeko 19:30etan hasita, kontzertuen iluntzea antolatu dute kultur-etxe ondoko plazatxoan. Azkenaldian, musikaz girotzera ohitzen ari diren eremuko oholtzan izango dira Mark Duti eta Kode taldeak.

"Sasitour" betean da Mark Duti taldea. Diskoa argitaratu berri du taldeak, sare sozialen bidez berri eman dutenez, "plataforma guztietan! (spotify izan ezik). Espero dugu gustatzea eta kontzerturen batean elkar ikusteko aukera izatea".

Donostian sortutako taldearekin batera izango dira, Kode taldeko kideak. 2022an Ipar Euskal Herrian sortutako pop-rock taldea da.