Harrera zerbitzuak ohi baino lehenago itxiko ditu Udalak asteartean eta asteazkenean

Noaua Aldizkaria

Usurbilgo Udaletik jakinarazi dutenez, ohi baino lehenago itxiko dituzte harrera zerbitzuak astearte eta asteazken honetan, urriaren 27an eta 28an hurrenez hurren.

Ohi baino lehenago itxiko ditu Udalak harrera zerbitzuak datozen bi egunotan; asteartean eta asteazkenean alegia, urriaren 27an eta 28an hurrenez hurren. Udal-langileen formazio saio bat tarteko itxiko dituzte zerbitzuok, gainerako egunetan baino goizago.

Itxiera goiztiarragoa izango dute zerbitzuotan, datozen bi egunotan; Udaletik jakinarazitakoaren arabera, "udaletxeko harreran, liburutegian, Gizarte Zerbitzuetan eta Emakumeon Etxean eragingo du". Asteazkenean, hilaren 28an, "Potxoenean ere gauza bera gerta daiteke".

Honenbestez, urriaren 27an, eguerdiko 12:00etatik aurrera itxita egongo dira aipatu harrera zerbitzuak eta 13:00etatik aurrera, urriaren 28an.